2025eko Memoria Zientifikoa argitaratzen dugu
Dokumentua euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri, eta argi eta garbi jasotzen ditu gure ikerketaren azken urteko jarduera, emaitzak eta inpaktua.
2025ean, Euskadiko osasun-sistema garatzen lagundu dugu, ezagutza metodologikoarekin eta ebidentzia zientifikoarekin, politika berritzaileen zerbitzura, eraginkorragoak, lehiakorragoak eta jasangarriagoak, pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko.
Gure taldea 23 profesionalez osatuta zegoen 2025eko abenduaren 31n, eta lankidetza sare zabal batekin egiten du lan, Osakidetzako Erakunde Sanitario Integratuetako 300 espezialista baino gehiago eta nazioarteko 600 erakunde bazkide inguru biltzen dituena. Sarean lan egiteko modu horrek aukera ematen digu osasun-sistemaren erronka konplexuei heltzeko ikuspegi global, elkarlaneko eta inplementaziora bideratutako batetik.
Guztira 30 ikerketa-proiektu
2025ean garatutako jarduera zientifikoak 30 ikerketa-proiektutan parte hartzea eta lidergoa ekarri du, eta pisu handia dute lehiarako finantzaketak eta nazioarteko lankidetzak. 2025ean, abian diren Europako 10 proiektutan parte hartu dugu, baita Eusko Jaurlaritzak finantzatutako 14 proiektutan eta Carlos III .a Osasun Institutuaren Estatuko 4 proiektutan ere, eta 17 proposamen berri aurkeztu ditugu lehia-deialdietarako. Oro har, jarduera horri esker 1.039.550 euroko kanpo-finantzaketa lortu ahal izan da.
Urtean zehar zeregin garrantzitsua izan dugu Europa eta autonomia mailako ekimen estrategikoetan, hala nola PRISM Ekintza Bateratuaren koordinazioan, kolektibo kalteberetan osasun mentaleko arazoen prebentzioan zentratua, edo THCS europar partaidetzaren lehendakariordetzan, osasun- eta zaintza-sistemak eraldatzera bideratua. Minbiziari buruzko Europako ezagutza-sareak definitzen ere lagundu dugu, JANEren esparru estrategikoaren bidez, eta funtsezko politikak garatzen, hala nola Osasun Datuen Europako Esparruaren Erregelamendua (EHDS).
Gure ikerketak osasun-sistemako ekintza zehatzak dakartza. 2025ean, Bilbo-Basurtu ESIan prostatako minbiziaren baheketa-pilotua abian jartzea, Osakidetzako 13 ESIetan bihotz-gutxiegitasunaren asistentzia-ibilbide integratua ezartzea eta Erandioko Osasun Sare Lokala sortzea babestu dugu, haurren obesitatea prebenitzeko. Gainera, onkologiako zainketa aringarri pediatrikoetan zentratutako HOPE4Kids bezalako proiektuetan parte hartzeari ekin diogu, eta Bilbon antolatu dugu mikrobioen aurkako erresistentziari buruzko JAMRAI 2 proiektuaren urteroko bilera.
56 argitalpen zientifiko
Ekoizpen zientifikoaren esparruan, 2025ean 56 argitalpen zientifiko egin genituen guztira, 238,4ko Inpaktu Faktore Metatuarekin (FIA), eta 21 txostenekin parte hartu genuen kongresu nazionaletan eta nazioartekoetan. Emaitza horiek bikaintasun zientifikoarekin, ezagutzaren transferentziarekin eta praktikan eta osasun-politiketan benetako eraginarekin dugun konpromisoa indartzen dute.
2025eko Memoria Zientifikoak modu sintetikoan biltzen du jarduera hori guztia, eta ikerketa aplikatu, kolaboratibo eta herritarren osasun-arreta eta osasuna hobetzera bideratutako batekin dugun konpromisoa islatzen du.


