Euskadiko herritarren partaidetzarako ekosistema zehazteko bigarren bilera
Euskadiko herritarren partaidetzarako ekosistema zehazteko bigarren bilera Topaketa martxoaren 5ean egin zen, Bilbon, eta pazienteen elkarteen prestakuntza eta tresnen sendotzea izan zituen ardatz. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bigarren bilera egin zuen martxoaren 5ean, Bilboko LEDO eraikineko ekitaldi-aretoan, herritarrek osasunean parte hartzeko etorkizuneko euskal ekosistema eraikitzeko prozesuaren barruan. Topaketa monografiko honek paziente-elkarteen tresnak eta trebetasunak [...]










