Biosistemak

About Bio-sistemak

This author has not yet filled in any details.
So far Bio-sistemak has created 1436 blog entries.

Kronikgunek Bartzelonako Arreta Integratuko Nazioarteko XVI. Biltzarrean hartu du parte.

By |2016-06-22T16:10:01+02:0015 June 2016|

2016ko maiatzaren 23 eta 25 bitartean, konde-hirian ospatu zen Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko XVI. Biltzarra, non Kronikguneren europar proiektuak nabarmendu ziren.  Kataluniako Generalitataren PIAISS-ak, Bartzelonako Hospital Clínic-ek (HCB), Forum ITESSS-ek eta TicSalut Fundazioak antolatu zuten eremu publikoko zein pribatuko osasun profesionalei zein soziosanitarioei zuzendutako urtean behin ospatzen den aipaturiko topaketa. Haren lema “Aldaketarako mugimendua: pertsonak ardatz, Osasun [...]

Beste bi sari gehiago irabazi ditu Carewell europar proiektuak

By |2017-03-02T09:20:33+01:0015 June 2016|

Q-epeak irabazi zuen Praktika Onenari saria biltzarraren VI. edizioan eta, horrez gain, Signo Fundazioak ere Barea Irakaslearen saria eman zion.  Carewell proiektuak, zeina Kronikgunek koordinatzen duen Europa mailan, Osakidetzaren partaidetzarekin, bi sari gehiago irabazi ditu, hasieratik proiektuak lortu zituenez gain. Tolosaldeako OSIaren Gerentea eta Osakidetzaren proiektuaren ikertzaile nagusia den Marisa Merinok jaso zituen bi sariak. [...]

Kronikgune SmartCare proiektuaren Eskualde Konprometituen Kontseiluaren arduradun.

By |2016-05-19T17:36:08+02:0019 May 2016|

Iragan apirilaren 21ean, Bruselan ospatu zen SmartCare proiektuaren hirugarren urtearen berrikusketa, non I Kontseilu hau osatzen duten Konprometitutako 13 Eskualdeek azken urtean zehar egin dituzten jarduerak aurkeztu zituen Kronikgunek. SmartCare proiektuaren helburua osasun zerbitzuen eta zerbitzu sozio-sanitarioen integrazioa zehaztea eta zuzentzea da, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Horrela, azterketan zehar, eskualde pilotuen laguntza-bideak eta [...]

Europar proiektu berriak gehitu dira Kronikgunek garatutako proiektuen zerrendan.

By |2016-05-16T11:05:03+02:0016 May 2016|

2016 indarrez hasi da Kronikgunen, ACT@Scale, Scirocco eta C3-Cloud proiektuak egun Zentroan, Osakidetzaren laguntzarekin, garatzen diren Europako beste sei proiektuei batu baitzaie. Kronikgunek Horizon 2020, CHAFEA, Interreg, Joint Action, etab. ikerkuntza proiektuen proposamen berriak aurkeztu zituen 2015ean. Guztira 13 proposamen aurkeztu ziren, Osakidetzarekin elkarlanean. Horietako bostetan, baiezkoa lortu du. Emandako proiektuak hurrengo eremuen ingurukoak dira: [...]

Kronikgunek europar proiektu berri bati ekingo dio: ACT@Scale

By |2016-05-16T10:06:45+02:0016 May 2016|

Martxoaren 14 eta 15ean ospatu zen Osakidetza eta Kronikgune partaide dituen proiektuaren aurkezpen-bilera, “Kick-off Meeting” delakoa, Luxenburgon. ACT@Scale, “Advancing Care Coordination (CC) and Telehealth (TH) deployment at Scale” izeneko europar proiektuaren xedea Arreta Integratuan eta Telemonitorizazioan Praktika Onak inplementatu, garatu eta sustatzea da. Bere hedapena sustatu (“Scale up”) eta ikasitakoa zein aurkitutakoa Europako beste eskualdeetara [...]

C3-Cloud Europar proiektuari emango zaio hasiera

By |2016-05-05T12:04:21+02:005 May 2016|

Kronikgune eta Osakidetza dira Euskal Herriaren ordezkarietako bi proiektu honetan. Informazioko eta Komunikazioko teknologien (IKT) garapenean eta erabileran oinarritutakoa gaitz anitz dituzten gaixoei laguntzeko.   Warwick-eko Unibertsitatea, Erresuma Batukoa, izango da C3-Cloud proiektuaren buru, “A Federated Collaborative Care & Cure Cloud Architecture for Addressing the Needs of Multi-morbidity and Managing Poly-pharmacy” izenekoa, zeinak 40 hile iraungo [...]

Kronikgunek europar proiektu berri bati ekingo dio: Scirocco.

By |2016-04-25T12:07:43+02:0025 April 2016|

“Grant Agreement” delakoa sinatu ondoren, apirilaren 12 eta 13an ospatu zen Luxemburgen SCALING INTEGRATED CARE IN CONTEXT, SCIROCCO izeneko europar proiektuaren hasierako bilera (“Kick off”).  Hura garatuko duen Partzuergoaren buruan NHS24 dugu, Eskoziako, Erresuma Batua, Telemedikuntzako Erakundea, eta 32 hilabete iraungo ditu.  Scirocco proiektuaren helburua arreta integratuko praktika onak toki, eskualde edo herrialde mailan inplementatzea [...]

Kronikgunek berriro akreditazioa lortu du Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) integratutako Agente Zientifiko Teknologiko gisa.

By |2016-06-24T13:14:47+02:0018 April 2016|

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordeak Kronikgune Elkartea Osasun Ikerketa eta Garapen Unitate (I+G) kategorian Euskal Sarearen Agente Zientifiko-Teknologiko bezala berriro izendatzen duen ebazpena argitaratu du. ZTBES 1997ko apirilean sortu zen, adimendun teknologikoko azpiegitura garatzeko xedearekin, modu osagarri eta koordinatuan sarean lan egingo zuena, eta merkatuko eta bezeroarekiko gertutasun ikuspuntu batetik. Helburua hau da: sare hau [...]

Kronikguneren europar proiektuen presentzia nabarmena Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko VIII Kongresuan

By |2016-05-16T11:20:30+02:0012 April 2016|

2016Ko apirilaren 7an eta 8an, Madrilgo Kongresuen Jauregian ospatu zen Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko VIII kongresua eta Gaixo Aktiboaren Nazioko III Konferentziara, eta arloko profesional ugari bertaratu ziren hartara.  Aurtengo lema “Emaitzetan aurrera eginez” zen, eta helburu nagusia teoria laguntza praktikari aplikatzea zen. Ondorioz, edizioa erronka berriak lantzeko eta jarraitzeko pausuak markatzeko topagunea da, [...]

“Bidasoatik mundura, Sasoi Erronka” programak oso harrera ona izan du Bidasoaldeko ikastetxeetan

By |2016-03-22T16:31:30+01:0029 March 2016|

2015eko irailaz geroztik abian da “Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka” programa Bidasoaldeko 10 ikastetxetan, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeen artean bizi-ohitura osasuntsuak jolasen eta jardueren bitartez sustatzeko helburuarekin. Eskola osasuna sustatzeko leku interesgarria da, derrigorrezko hezkuntza ikasten duten nerabeak hartzen dituelako. Horregatik, Pre-Start Europar Proiektuaren barruan, DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzendutako bizimodu osasuntsua [...]

CareWell europar proiektuak irabazi du CNIS 2016 “Europako Proiektu Berritzaileena” saria.

By |2016-03-10T08:39:54+01:0010 March 2016|

Berrikuntzako eta Herri Zerbitzuen Nazioko Kongresuak,  CNIS sarien bitartez, Administrazioen eta Pertsonei zuzendutako Zerbitzu Publikoen Eraldaketa Digitalean ekarpen handiena egiten duten proiektuak saritzen ditu. CareWell europar proiektuak, zeina Europa mailan Kronikgunek koordinatzen duen eta Osakidetza ere partaide duen, irabazi du “Europar Proiektu Berritzaileena” saria. Iragan martxoaren 3an, Osakidetzaren Zuzendari Orokorra den Jon Etxeberriak eta OSI [...]

Abian jarri da Osakidetzan MasterMind europar proiektuaren depresio arina duten gaixoei zuzendutako programa kognitibo konduktuala.

By |2016-02-05T16:53:36+01:008 February 2016|

Depresio arina edo moderatua duten 300 gaixok “Gainditu depresioa” zortzi saioko lineako terapia jarraitzea dago aurreikusita, gehienez 12 asteko epean.            “Gainditu depresioa” depresio arina edo moderatua duten pertsonentzat diseinatutako lineako terapia da, zeinaren helburua gaixotasuna gainditzeko estrategia berriak ikastea, jarrera aldatzea, pentsamoldea aldatzea eta, ondorioz, hura jarraitzen dutenen aldartea aldatzea [...]

Osakidetzak Quality Innovation of the Year 2015 sariaren finalista diploma jaso du Carewell proiektuarengatik.

By |2016-02-05T16:30:37+01:005 February 2016|

Marisa Merino doktoreak, Tolosaldea OSIren Zuzendari Kudeatzailea eta Carewell proiektuaren Euskadi mailako ikertzaile nagusia, jaso du nazioarteko finalista saria “Berrikuntza potentziala” kategorian.  2016Ko urtarrilaren 27an, Tallinen (Estonia) banatu zituzten berrikuntzako Quality Innovation of the Year 2015 IX sariak, non Osakidetzak Carewell europar proiektuaren garapenak (Euskal Herriko beste 5 entitaterekin batera) urteko berrikuntza nazioarteko saria irabazteko hautagai bat zen, [...]

Abian dira 12 eta 14 urte bitarteko nerabeentzako eta haien senideentzako hezkuntza saioak Pre-Start europar proiektuaren barruan.

By |2016-03-14T12:33:38+01:003 February 2016|

50 nerabe eta haien senideak sartu dira osasuna eta bizi-ohituren aldaketa sustatzeko programan. Oinarrizko hiru arlo landuko ditu programak: elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionala.   Pre-Start -Prevention Strategies for Adolescent at Risk of Diabetes- europar proiektuaren barruan garatu da aipaturiko programa, non Kronikgune, Osakidetzarekin batera,  kide gisa aritzen den. Esku-hartzea abian jartzeko, nerabeen artean 2 [...]

Eskuragarri dago estratifikazio-tresnak baloratzeko “Appraisal Standard” aplikazioa ASSEHS-en webgunean.

By |2016-01-29T09:36:04+01:0029 January 2016|

ASSEHS proiektuaren barruan, estratifikazio teknikak baloratzeko erabil daitekeen tresna hau garatu da, zeinak, gainera, erabiltzen diren estratifikazio-eredu nagusiak alderatzen dituen. “Appraisal Standard” tresnak osasun sistema bakoitzaren estratifikazio-eredu espezifikoei buruzko informazioa ematen du, arriskuen estratifikazio eredu desberdinak alderatzen ditu eta osasun sistema bakoitzarentzat egokiak diren ereduak zehazten laguntzen du. Tresna arduradun politikoei eta kudeatzaile sanitarioei dago [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) III jardunaldia

By |2015-12-23T14:19:19+01:0023 December 2015|

2015eko azaroaren 26an, Madrilgo Osasuneko Eskola Nazionalak hirugarren urtez hartuko du ekitaldia, eta han aurkeztuko dira orain arte lortutako proiektuak eta emaitzak. Espainiako gaixo kronikoei eskaintzen zaien arreta sanitarioaren emaitzak hobetzeko eratu da 8 erkidegoko 14 ikerketa taldek osatutako ikertzaileen sare hau. Taldeek Estatuko osasun sistemako sarean barneratuko diren politika, praktika eta antolaketa-eredu onenen garapenaren [...]

Osakidetza eta Kronikgune gonbidatu dituzte Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren arloan Berrikuntzarako Europar Elkartearen IV. Konferentziara, United4Health (U4H) proiektuaren inplementazioa eskala handian aurkez dezaten.

By |2015-12-23T14:15:12+01:0023 December 2015|

Abenduaren 9an eta 10ean, Bruselan ospatuko da Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren arloan Berrikuntzarako Europar Elkartearen (EIP-AHA ingelesez) urteko Konferentzia, "Europaren bitartez zahartze aktibo eta osasuntsuaren arloko berrikuntzari dagokionez, merkatuen azelerazioa nola hauteman" gaiaren ingurukoa. Gaur egun, EIP-AHA delako "Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren arloan Berrikuntzarako Europar Elkartea" bere garapenaren funtsezko etapan dago, eta hurrengo hileak oso [...]

Carewell finalista izan da “Quality Innovation of the Year 2015” sarian

By |2015-12-23T13:30:26+01:0023 December 2015|

2016ko urtarrilaren 27an, Tallinen (Estonia) banatuko dira berrikuntzaren inguruko sariak, non Carewell europar proiektuak eta finalera heldu diren beste 5 euskal finalistak urteko berrikuntza-sariak irabazteko aukerak dituzten.     “Quality Innovation of the Year” sariak 2007an sortu ziren, Finlandian produktu, teknologia edo antolaketa-prozesu berriak sortzea eta garatzea sustatzeko bermearekin. Aukera aparta da entitatea eta proiektua nazioartean [...]

Bukatu da FI-STAR europar proiektua

By |2015-12-23T13:42:13+01:002 December 2015|

Ikerketaren barruan, Euskadi mailan, Osakidetzak, Kronikgunerekin eta Teknikerrekin batera, nahasmendu bipolarra duten gaixoak sareko aplikazio baten bitartez tratatzeko.   FI-STAR (Future Internet Social and Technological Alignment Research) FP7 programak finantzatutako proiektua, 2013ko apirilaren 1ean jarri zen martxan eta 30 hilabete iraun ditu. 43 bazkidek hartu dute parte proiektuan. Proiektuaren helburua “software to data” paradigman oinarrituta esparru sendoa [...]

“Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka” Bidasoako eskualdeko 10 ikastetxek abian jarriko duten programa

By |2015-12-03T09:39:01+01:002 December 2015|

12 eta 14 urte bitarteko nerabeen artean bizimodu osasuntsuko ohiturak jolas eta jarduerak baliatuta sustatzeko helburuarekin, abian jarri da “Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka”, programa Pre-Start europar proiektuaren barruan, Bidasoako bigarren hezkuntzako 10 ikastetxetan. Pre-Start europar proiektuak II motako Diabetesari (DMT2) lotutako arrisku-faktoreak identifikatzeko tresna identifikatzeko eta sortzeko helburua du, eta nerabeei zuzendutako osasuna sustatzeko programaren eraginkortasuna [...]

ACT europar proiektuaren Cookbook-aren aurkezpena.

By |2015-12-03T09:40:56+01:002 December 2015|

Urriaren 14tik 18ra, Milanen ospatuko da Osasun Publikoaren Europako 8. Hitzaldia, eta bertan aurkeztuko dute ACT-ren (Advancing Care Coordination and Telehealth Deployment) Cookbook-a. Urriaren 14an, goizeko 11etan, “Oportunidades detrás de la crisis, desde el enfoque presupuestario para conseguir mejores resultados y rendimiento” ("Krisialdiaren atzean dauden aukerak, emaitza eta etekin hobeak lortzeko aurrekontuen ikuspegitik") saioaren barruan, [...]

Martxan da Mastermind proiektuaren fase pilotua

By |2015-12-03T09:41:55+01:002 December 2015|

Mastermind-en parte hartuko duten profesionalen trebakuntzarekin emango zaio hasiera depresio arina edo moderatua duten gaixoentzako jokabide-terapia kognitiboko (TCC) sareko programaren hedapenarekin. . 2015eko urrian eta azaroan, Mastermind-en parte hartuko duten erakundeetako profesionalek - HUA eta Arabako Eskualdea, OSI Ezkerraldea Enkarterri Cruces, OSI Barrualde Galdakao, OSI Uribe, OSI Donostialdea, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, Gipuzkoako Osasun Mentaleko [...]

Badalona Serveis Assistencials-eren (BSA) IKT V jardunaldietan aurkeztuko dute Carewell proiektua

By |2015-12-23T13:57:53+01:002 December 2015|

Jardunaldi horren helburua IKTak Arreta Integratuan egungo erronken irtenbide gisa sartzeko aurrera pausoa izatea da. 1. edizio hori azaroaren 12 eta 13an ospatuko da Caixa de Bartzelonako Cosmoan, eta bere leloa "IKTak, gaurko eta etorkizuneko osasunarentzako baliabide onena" da. Horrela, bertaratuko direnei egun erabiltzaileek arreta maila desberdinetan ibiltzeko aurkitzen dituzten oztopoak gainditzen lagundu nahi zaie [...]

Euskal Osasun Sistema Publikoaren Berrikuntzako jardunaldia Europako Kudeaketa Aurreratuko XXII astean

By |2015-12-03T09:44:03+01:002 December 2015|

Euskal Osasun Sisteman burutzen ari diren ikerketa eta berrikuntzako estrategiak aurkeztea da jardunaldi honen xedea. Kudeaketa Aurreratuko Europako XXII Astea, zeinaren leloa "Kudeaketa Aurreratua erakunde aurreratuak lortzeko" den, urriaren 26 eta azaroaren 6 bitartean ospatuko da Euskadin. Era berean, urriaren 26 eta 30 bitartean, Bilboko Euskalduna Jauregiak hartuko du kongresua eta, bertan, estrategien, bezeroen, pertsonen, [...]

II. jardunaldia: Arreta integratuko “Praktika onak” Euskadin

By |2015-12-03T09:46:15+01:002 December 2015|

Azaroaren 18an ospatuko da xedetzat arreta integratuan zentratutako ekimenak abian jartzeko jakintza eta dauden esperientziak partekatzea duen II. edizio hau. Osasun integratuko antolaketa-eredu hau, zeinetan Osakidetzak urteak daramatzan lanean, pertsonan oinarritutako biztanlerian zentratzen den ikuspegitik abiatzen da, osasun sisteman sarbidea errazteko laguntza-eremu desberdinetan parte hartzen duten agente guztien arteko koordinazioaren, kolaborazioaren eta integrazioaren bitartez. Antolaketan [...]

Arreta Integralaren inguruko Nazioarteko 16. konferentziarako (ICIC) abstract-ak jasotzeko epea ireki da.

By |2015-12-03T09:48:18+01:002 December 2015|

Bartzelonan burutuko da ICIC-aren hurrengo edizioa, "Mugimendua aldaketarako: jendearentzat zentratua eta Osasun Integralekoa eta Arreta Sozialekoa" leloarekin. Kataluniako Generalitat-aren PIAISS-ek, Bartzelonako Clinic Ospitaleak (HCB), Forum ITESSS-ek eta TicSalut Fundazioak antolatuta, 2016ko maiatzaren 23 eta 25 bitartean ospatuko da, eta Kronikgune bertan parte hartu nahi du gaur egun lantzen ari den europar proiektuak aurkezteko. 3 egun [...]

Pre-Start proiektuaren esku-hartzea abian da OSI Bidasoan, OSI Donostialdean eta OSI Tolosaldean

By |2015-12-03T09:50:11+01:002 December 2015|

Urrian zehar, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeak biltzeari ekingo zaio, zeinak osasunaren sustapen-programan eta bizimodu-ohituretan aldaketak sustatzeko programan sartuko diren. Pre-Start, Prevention Strategies for Adolescents at Risk of Diabetes programan parte hartzen duten erakundeetako profesionalak trebatuz, Itziar Vergara Doktoreak zuzendutako proiektuaren taldeko esku-hartzeari ekin zaio, bizimodu osasuntsuarekin lotutako hainbat gai aztertzeko helburuarekin, oinarrizko hiru [...]

Carewell europar proiektua: gaitz anitzeko gaixoarentzat arreta integratua eskaintzeko bide berriak

By |2015-12-03T09:52:07+01:0027 November 2015|

Euskadin, Kronikguneren eta Osakidetzaren eskutik, Carewell europar proiektuaren liderra da, eta gaixotasun anitz dituzten gaixoen zaintza eta arreta zerbitzua bi modutan hobetzean oinarritzen da: arreta integratuaren koordinazioa, eta etxean gaitasuna, arreta eta laguntza ematea informazioko eta komunikazioko sistema berrien bitartez (IKT). Carewell proiektuaren helburua eritasun anitz dituzten gaixoei kostu aldetik eraginkorrak diren arreta integrala eskaintzeko [...]

12-14 urte bitarteko nerabeen bizi-aztura osasuntsuen sustapena.

By |2015-12-03T09:52:37+01:0027 November 2015|

Pre-Start europar proiektua martxan jartzearekin, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeen bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko esku-hartzearen eraginkortasuna neurtu nahi da. Nerabeen artean obesitatea eta sedentarismoa areagotzeak helduekin lotura handiagoa izan ohi duten gaixotasunen maiztasuna ere areagotu du, besteak beste sindrome metabolikoa, II motako diabetesa (DMT2)… Horregatik, bizimoduen aldaketarekin lotutako esku-hartzeak nerabeen osasunean eta gaixotasunen prebentzioan eragin [...]

Action Group B3-Integrated Care delakoaren “Aldaketaren kudeaketako Praktika Onak” inguruko lehen mintegia, EIP-AHA proiektuaren barruan

By |2015-12-03T09:54:23+01:0027 November 2015|

Abuztuak 6an, eguerdiko ordu bietan (CET), eta EIP-AHA – Zahartze Aktiboko eta Osasuntsurako Europar Garapenerako Lankidetzaren barruan, Action Group B3-Integrated care taldeak “Aldaketaren kudeaketan praktika onak: Gaixotasun Kronikoak Maneiatzeko Maccabi Diziplina anitzeko Telemedikuntzako Zentroa" sareko lehenengo mintegia antolatu du.   Mintegiaren xedea Israelen burutu den 24/7 zentroaren esperientzia modu interaktiboan erakustea da. Proiektu hori "oso [...]