Gatekeeper proiektu europarrak lehen tailer teknikoa egin du partzuergoko kideekin
Bilera otsailaren 26tik 28ra egin da, Milton Keynesen (Ingalaterra), eta online, COVID19k eragindako lekualdatze-arazoak direla eta, bertaratu ezin izan diren kideentzat. Hainbat saio paralelotan egituratu da tailerra, eta plataformaren garapenarekin, pilotuen diseinuarekin eta Gatekeeper soluzioa merkatuari bultzatzearekin lotutako alderdiak eta gaiak landu dira. Gatekeeper-en helburu nagusia da irtenbide digitalak sortzea adineko pazienteetan diagnostiko goiztiarra egiteko [...]