Biosistemak erakundeak koordinatutako ADLIFE proiektuak 7. osoko bilera egin du
Partzuergoa osatzen duten pertsonen bilera Glasgown egin da, Eskozian, 2024ko maiatzaren 21ean eta 22an. Europako ADLIFE proiektua Biosistemak koordinatzen du Europa mailan, eta arreta-planen pertsonalizazioa erraztea eta pazienteen premia eta lehentasun aldakorrei konponbide digitalen bidez egokitzeko eta goiz erantzuteko gaitasuna hobetzea du helburu. ADLIFE 55 urtetik gorako pazienteei zuzenduta dago, baldin eta gaixotasun larria [...]










