COVID-19 pandemiaren eta kontrol-neurrien eragina EAEko haur, nerabe eta gazteen arazo mentaletan eta haien deskonpentsazioan.

Proiektuaren deialdia: Osasuneko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak 2022: Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea

Erakunde finantzatzailea: Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza

Espediente zk.: 2022111009

Ikertzaile nagusia: Igor Larrañaga 

Emandako finantzaketa:6.353,48 €

Deskribapena: Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak 2022ko apirilaren 4an iragarri zuen Euskadik osasun mentalari aurre egiteko estrategia berri bat diseinatuko zuela, pandemiaren ondorengo garaiko beharretara egokituta16. Zehazki, haur eta gazteentzako arreta psikiatrikoa estrategia berri horren lehentasunetako bat da. Proiektuaren helburua da, hain zuen, osasun mentalaren inguruko Euskadiko Aholku Batzordeari estrategia hori egiteko funtsezko informazioa ematea.

Helburua: COVID-19 pandemiaren eta konfinamenduaren eragina neurtzea Euskadiko haur, nerabe eta gazteen osasun mentalean.

  • Helburu espezifikoak:
    • Nahasmendu mentalek EAEko urte 1etik 30era bitarteko herritarrengan 2019, 2020, 2021 eta 2022an izan duten eragina neurtzea, nahasmendu motaren, generoaren eta ESEren arabera bereizita.
    • Nahasmendu mentalak dituztenen deskonpentsazio-tasa neurtzea EAEko urte 1etik 30era bitarteko herritarretan, nahasmendu motaren, generoaren eta ESEren arabera bereizita eta 2019, 2020, 2021 eta 2022 urteetan.
    • Urte 1etik 30era bitarteko EAEko herritarren osasun mentaleko desberdintasunak aztertzea, generoaren eta ESEren arabera.
    • Osasun mentaleko zerbitzu espezializatuen eskaria aztertzea, generoaren, ESEren eta osasun mentaleko arazoak aurrez diagnostikatuta izatearen arabera.
    • Medikazio psikofarmakologikoaren erabilera aztertzea, preskripzio berriak, psikofarmakoaren aldaketak eta deskonpentsazio-adierazleak.

Disenua: Behaketa bidezko azterketa deskribatzailea eta zeharkakoa egingo da, helburua baita ezagutzea zeintzuk diren EAEko haur, nerabe eta gazteen kasu berriak, zein aurrez diagnostikatutakoen deskonpentsazioa eta osasun mentaleko arazoen zerbitzu espezializatuek jasotako eskaria.

Espero diren emaitzak: Nerabeetan osasun mentala sustatzeko eta nahasmendu mentalak prebenitzeko programak garatzea, eta osasun mentalaren arloko haurrentzako eta helduentzako laguntza-zerbitzuak berrantolatzea.