
- Eskualde-eremuko heldutasunaren ebaluazioa eta arreta integratua hartzeko eta helarazteko prestaketa erraztea.
- Nazio eta eskualde mailako osasun-agintarien beharrak eta lehentasunak hobeto ulertzea, arreta integratuari dagokionez.
- «Jakintzen Kudeaketarako Nodo» bat garatzea, zeinak arreta integratuarekin lotutako aktiboak barne hartuko dituen, sarbide pertsonalizatu bat erraztuko duen eta jakintzen transferentzia sustatuko duen, Europako eskualdeen beharretara egokituz.
- Arreta integratua iragateko eta helarazteko babes bila dabiltzan Europako eskualdeen laguntza pertsonalizatua ko-diseinatzea, gaur egungo sistemen diseinuak hobetzeko helburuz. Jakintzak transferitzeko eta gaitasunak sortzeko jarduerak hobekuntza-planak ko-diseinatzeko erabiltzea, era horretan, Europako eskualde horietako testuinguruari, heldutasunari eta xedeei egokitutako arreta integratua ezartzeko.
- «Scirocco tresnaren» balizko hedapena ikertzea, eskualdeetako arreta integratua auto-ebaluatzeko, zahartze aktibo eta osasuntsuari, osasunaren sustapenari, prebentzioari eta arreta integraturako heldutasun digitalari dagokionez.
Lan-sortatan banatua dago – 32 hiletan zehar
- 1: Proiektuaren koordinazioa (1. hilea – 32. hilea)
- 2: Sakabanatzea eta erabilera (1. hilea – 32. hilea)
- 3: Ebaluazioa (1. hilea – 32. hilea)
- 4: Jakintzen Kudeaketarako Nodoa (“Knowledge Management Hub”) (1. hilea – 6. hilea)
- 5: Arreta integraturako heldutasunaren ebaluazioa (“Maturity Assessment for Integrated Care”) (4. hilea . 27. hilea)
- 6: Aktiboen identifikazioa (“Capacity-Building Assets”) (11. hilea – 17. hilea)
- 7: Hobekuntza-planak (“Improvements Plans”) (17. hilea – 27. hilea)
- 8: Scirocco erremintaren hedapena (“Scoping Expansion of SCIROCCO Tool”) (6. hilea – 32. hilea)
- Tokiko lehentasunak eta beharrak hobeto ezagutzea, arreta integratua ezartzeko eta helarazteko.
- Aktibo pertsonalizatuak bilatzeko gaitasuna hobetzea, arreta integratua helarazteko.
- Arreta integratua hartzeko, ezartzeko eta helarazteko osasun-agintarien gaitasuna areagotzea.
- Informatutako erabakiak hartzea sustatzea, arreta integratuaren diseinuari, ezarpenari eta hedapenari dagokionez.
- Zahartze aktibo eta osasuntsurako irtenbideak hartu, ezarri eta helarazteko prozesuan NCG SCIROCCO Exchange-en erabilera sustatzea.
Kronikgunek osasun sistemetan arreta integratuaren inplementazioan dauden aktiboak identifikatzeko lan-sorta zuzentzen du. Lan-sorta honek hiru helburu nagusi ditu:
- aktiboak mapatzea
- konexio-nodoekiko integrazioa erraztea
- eskualde bakoitzeko beharrezko aktiboak pertsonalizatzeko aukera ematea
Osakidetzak jakintzak era pertsonalizatuan nola transferitu ikertuko du, eta eskualdeko arreta integratua auto-ebaluatuko du, «SCIROCCO tresna» erabiliz.
- Koordinatzailea: Jon Txarramendieta Suárez; Irati Erreguerena; Ane Fullaondo; Esteban de Manuel Keenoy.
- Parte-hartzaileak: Igor Zabala Rementería; Rosa María González; David Cantero
- Kolaboratzaileak: Mayte Bacigalupe; José Antonio de la Rica; Miren Elicegui; Aránzazu Gonzalo; Ángel Irastorza; Eva Lamiquiz; Koldo Piñera; Iraide Sarduy; Jaime Ruiz de Eguino; Sonsoles San Martín García; Javier Zubizarreta.