Ikerketa-taldea
Balioan oinarritutako arreta
Balioan Oinarritutako Osasun Arretak (ASBV) osasun-sistemak kudeatzeko esparru bat proposatzen du, osasun-arloko emaitzak eta emaitza ekonomikoak konektatuz, osasun-arretaren balioa zehazteko, osasun-zentroen artean benchmarking-a egiteko eta, ondorioz, asistentzia-praktika onenak partekatzeko, bai eta balioan oinarritutako finantzaketa-ereduak diseinatzeko ere.
Osasun-arretaren paradigma hori Michael Porterrek New England Journal of Medicinen argitaratutako «What Is Value in Health Care ?» artikuluan jasotako postulatuan oinarritzen da, eta, inplementatzeko, hainbat erronkari heldu behar zaie, hala nola metodologiak garatzea eta bere postulatuak sostengatu eta/edo eztabaidatzen dituen ebidentzia enpirikoa sortzea.
Alderdi horiek ikerketa-talde honen ikerketa-ildoetan aztertzen dira.
