
PRE-START ikerketak bi helburu ditu. Batetik, DMT2 agertzeari lotutako arrisku-faktoreak nerabeengan (12-14 urte) identifikatzeko tresna proposatzea. Bestetik, osasunaren sustapenerako bi programaren eraginkortasuna ebaluatzea. Bata, DMT2 agertzeari lotutako arrisku-faktoreak dituzten nerabeei zuzendua; bestea, aldiz, 12-14 urteko nerabeei, haien gurasoei eta tutoreei hartzen dien eskola-arloari zuzendua.
- II motako diabetesa izateko arrisku-faktoreak dituzten nerabeak identifikatzeko tresna garatzea.
- DMII 12-14 urteko haurrengan prebenitzeko toki mailan burutzen diren praktikak hobetzea.
- Esku-hartzeko estrategiak barneratzea, helburu hauekin: Osasun metabolikoa hobeto ezagutzea eta baita gaixotasun kronikoek dakartzaten arriskuak ere.
-
- Jarduera fisikoaren eta egonean gauden denbora murriztearen garrantziaz jabetzea.
- Haurren, gurasoen eta irakasleen elikadura hobetzea dieta osasuntsu batekin (barazkiak, zuntza eta abar jatearen onurak…)
- KRONIKGUNEREN FUNTZIOA: Proiektuaren koordinazioaz eta kudeaketaz Euskadin arduratzen den erakundea da. Kronikgunek Osakidetzarekin eta Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzarekin batera egingo du lan esku-hartzea definitzeko eta hartarako erabiliko diren materialak diseinatzeko..
- OSAKIDETZAREN FUNTZIOA: Osakidetzak DMT2 garatzearekin lotutako arrisku-faktoreak identifikatzen dituen tresnaren garapenean zein bizimodu osasuntsua sustatzeko bizimoduak sustatzeko esku-hartzeen ebaluazioan hartzen du parte. Esku-hartzeen diseinua eta ebaluazioa Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzarekin elkarlanean burutzen du. Osakidetza arduratuko da DMT2 gara dezaketen nerabeengan esku-hartzeko programa abian jartzeaz. Taldeka izango da, eta teknika kognitibo-konduktualetan oinarrituko da. Bizimodu osasuntsuarekin lotutako gaiak aztertuko dira, funtsean hiru zutabetan oinarrituta: elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionala
- Koordinazioa: Sara Ponce Márquez; Olatz Albaina Bacaicoa; Irati Erreguerena Redondo; Joana Mora Amengual (2015 Urria arte); Ane Fullaondo Zabala; Esteban de Manuel Keenoy.
- Nagusia: Itziar Vergara (IP); Garbiñe Aizpuru; Elena Alustiza; Visitación de Castro; Maribel Larrañaga; Irene Ozcoidi; Amaia Perales.
- Kolaborazioa: Iñaki Intxausti; Iñaki Iturrioz; Mikel Jauregui Abasolo; Miren Bittori Lasa Goñi; Iciar Pérez Irazusta; Pedro Roa Baroja: Pilar Valenciano; Raúl Casales; María Aranzazu Uranga Fraiz.
- ESI Bidasoa
- ESI Tolosaldea
- ESI Gipuzkoa
- Apdp Diabetes Portugal
- ARS Algarve
- Carl Gustav Carus Dresden
- Eusko Jaularitza – Gobierno Vasco
- Leicester Diabetes Centre
- Osakidetza
- Tei Thessalonikis
- Universität Leipzig