
Carewell proiektuaren helburua eritasun anitz dituzten gaixoei kostu aldetik eraginkorrak diren arreta integrala eskaintzeko eredu berriak proposatu, inplementatu eta balioztatzea da. Horretarako, hainbat bide jorratuko dira: gaixoei arreta euren etxeetan hobeto ematea ospitalera eramatea saihesteko; profesionalen arteko komunikazio-bideak hobetzea (sanitarioak eta sozialak) eta gaixoaren edota haren zaintzaileen artekoak ere, gaixo bakoitzaren informazioa errazago partekatzeko eta esfortzuak bi aldiz egin behar ez izateko.
Lan-sortatan banatua dago – proiektuaren 36 hileetan zehar.
- 1: Proiektuaren koordinazioa, kudeaketa eta kalitatearen kontrola ( 1 hilea – 36 hilea).
- 2: Arreta integratuko programak: Erabiltzaileen eskakizunak eta erabilera-kasuen definizioa. (1 hilea – 9 hilea).
- 3: Carewell antolaketa-ereduak eta laguntza-moduak zehaztea (2 hilea – 10 hilea).
- 4: Zerbitzuen arkitektura teknologikoa eta zerbitzuen espezifikazioak definitzea (2 hilea -11 hilea).
- 5: Fase pilotuaren prestakuntza (4 hilea – 12 hilea).
- 6: Esku-hartzea barneratzeko fasea (3 hilea – 36 hilea).
- 7: Emaitzen ebaluazioa eta “predictive modelling” delakoa aplikatzea. (2 hilea – 36 hilea).
- 8: Hedatzeko jarduerak eta bideragarritasuna aztertzea (1 hiletik 36 hilera).

- Gaixoen bizi-kalitatea hobetzea.
- Irtenbide eraginkorrak eta kostu aldetik efizienteak direnak ematea.
- Esperientzia profesional aberatsago eta erabakitzaileago baten sorrera sustatzea.
- Profesionalen arteko kooperazioa eta komunikazioa hobetzea gaixoen onerako.
- Zaintza integraleko programak beste eskualdeetan sustatzea.
- Zaintza integraleko froga berriak ekartzea benetako testuinguru batetik abiatuta.
- Zaintza integralen eraginei eta onurei buruz kontzientziatzea.
- Teknologiak zaintza integraletan erabiltzea sustatzea.
- Zaintza integralen garapena eta barneratzea ahalbidetuko dituzten tresnak eta antolaketa-ereduak ekartzea.
- KRONIKGUNEREN FUNTZIOA: Kronikgune da proiektuaren koordinatzailea Europa mailan. Horrez gain, 3 lan-sortaren buruan dago, WP3, zeinak antolaketa-ereduak eta arreta-bideak definitzen dituen Europa mailan. Eskualdeari dagokionez, Kronikgunek Gaixo Kroniko Konplexuaren (patologia anitzekoa) esku-hartzea hedatzea zehazten eta sustatzen laguntzen du eta, gainera, gaixoak gaitzeko programa zuzendu du, zeinak esku-hartzeko edukien eta materialen garapena ere hartzen duen.
- OSAKIDETZAREN FUNTZIOA: 4 lan-sortaren liderra da, WP4, zeinaren xedea europar partzuergoko mailan arkitektura teknologikoa eta espezifikazio teknikoak definitzea den. Horrez gain, proba pilotua Euskadin barneratuko du 2015etik aurrera, eta 100 gaixo kroniko konplexu barneratuko ditu (patologia anitzekoak) Euskadiko OSIetan 12 hileko esku-hartzearen bitartez.
- Koordinazioa: Ane Fullaondo Zabala; Anna Giné March (2016ko azaroa arte); Sara Ponce Márquez (2016ko martxoa arte), Lola Verdoy Berastegui; Irati Erreguerena Redondo; Joana Mora Amengual (2015ko urria arte); Esteban de Manuel Keenoy.
- Nagusia: Mª Luisa Merino Hernández (IP); Andoni Arcelay Salazar; Alfonso Casi Casanellas; Mª Victoria Egurbide Arberas; Ángel Faría Rodríguez; Francisco Javier Fresco Benito; Marbella García Urbaneja; Nicolás Francisco González López; Gabriel Inclán Iribar; Mª Luz Marqués González; Jose Manuel Martínez Eizaguirre; Miguel Ángel Ogueta Lana; Ana María Porta Fernández; Raquel Roca Castro; Isabel Rodríguez Fuentes; Igor Zabala Rementeria.
- Kolaborazioa: María Nerea Aperribay Saez; Cristina Domingo Rico; Beatriz Inocencia Morcillo Del Pozo; María Delfina Riveira Fernandez; María Isabel Romo Soler; Iraide Sarduy Azcoaga; María Olga Tellechea Rodriguez.
- Ebaluazioa: Javier Mar Medina; Myriam Soto Ruiz de Gordoa; Itziar Vergara Mitxelena.
- ESI Bilbao-Basurto
- Hospital de Santa Marina
- ESI Barrualde-Galdakao
- ESI Ezkerraldea-Enkarterri Cruces
- ESI Tolosaldea
- ESI Uribe
- ESI Araba
Apulia (Italia), Veneto (Italia), Zagreb (Kroazia), Lower Silenia (Polonia) eta Powys, Gales (Erresuma Batua), Euskadi (Espainia)
- Powys Health Board
- Regione Veneto
- Region os Southern Denmark
- IRH – Institute of Rural Health
- Osakidetza
- Famakoekonomika
- Ares Puglia
- DOLNY SLASK
- Empirica
- FER
- HEalth Information Management
- ULSS 2 FELTRE