
Proiektuaren helburu orokorra:
YOUNG50en helburu nagusia gaixotasun kardiobaskularren prebentzioa sustatzea da, Italiako CARDIO 50 baheketa-eredua Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetara eramanez. Jardunbide egoki hau biztanleriaren sektore guztietan gehieneko jasangarritasuna eta aplikagarritasuna bermatuz transferituko da, eta emaitza onenak izateko, hedatzen den herrialde guztietara egokituko da.
Proiektuaren helburu espezifikoak:
- CARDIO 50 baheketa-eredua proiektuan parte hartzen duten Estatu kideetara egokitzea eta esportatzea: Lituania, Errumania eta Luxenburgo.
- Bizitzeko erak aldatuz, gaixotasun kardiobaskularren arrisku-faktoreak murriztea.
- CARDIO 50 eredua hobetzea, gehieneko errendimendua, jasangarritasuna eta sakabanatzea lortu ahal izateko.
Lan-sortatan banatua dago – 32 hiletan zehar
- 1: Proiektuaren koordinazioa (1. hilea – 36. hilea)
- 2: Sakabanatzea eta erabilera (1. hilea – 36. hilea)
- 3: Proiektuaren ebaluazioa (1. hilea – 36. hilea)
- 4: Egoeraren analisia, bideragarritasunaren eta beharren ebaluazioa, eta ezarpenerako ekintza-planen definizioa (1. hilea – 9. hilea)
- 5: CARDIO 50 ereduaren prozedurak eta materialak egokitzea eta YOUNG50 tresna sustatzea (1. hilea – 17. hilea)
- 6: CARDIO 50 eredua beste herrialde batzuetan ezartzea eta prebentziozko esku-hartzea (6. hilea – 36. hilea)
- 7: Jarraipena eta gomendioak (24. hilea – 36. hilea)
- Europako hainbat herrialderen artean Jardunbide Egokiak partekatzea.
- Hainbat ekimen, programa, jarduera eta hezkuntza-material identifikatzea, aztertzea eta proiektuan txertatzea.
- Bizitzeko era osasuntsuak sustatzea eta gaixotasun kardiobaskularrak saihestea, sareak eta elkarteak sortuz eta gobernuko nahiz gobernuz kanpoko erakunde profesionalekiko elkarlana bultzatuz.
- Programa ezartzea, bizitzeko era osasuntsuago bat hartzeko aukerak areagotzeko, gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko eta ongizatea lortzeko.
- Proiektuan parte hartzen duten 50 urtetik gorako pertsonen bizitzeko eren berri izatea eta gaixotasun kardiobaskularren arrisku-faktore biologikoak zeintzuk diren ezagutzea, baita proiektuaren emaitzak ebaluatzea ere, zeinak etorkizunean arlo honetako hezkuntza eta politika neurrien garapena zuzenduko dituen.
- Emaitzak hedatzea, batzar zientifikoetan aurkeztuz eta aldizkari espezializatuetan argitaratuz.
Kronikgune «Egoeraren analisia, bideragarritasunaren eta beharren ebaluazioa, eta ezarpenerako ekintza-planen definizioa» laugarren lan-sortaren arduraduna da. Honako zereginak izango ditu:
– Gaur egungo egoera deskribatzea, epidemiologiaren testuinguruari eta osasun kardiobaskularraren sustapenari dagokionez, eta prebentzio-jarduerak, CARDIO 50 jardunbide egokia ezarriko den hiru herrialdeetan: Lituania, Errumania eta Luxenburgo.
– CARDIO 50en ezaugarri nagusiak identifikatzea, YOUNG50en lortu nahi diren emaitzak izateko ezinbestekoak direnak.
– Herrialde pilotu bakoitzeko YOUNG50 eredu egokitua definitzea, Ekintza-plana burutzea eta programaren hedapena eta monitorizazioa ahalbidetuko duten adierazleak definitzea. Tokiko prebentzio-programak nola hedatu eta gainbegiratuko diren.
Halaber, «CARDIO 50 eredua beste herrialde batzuetan ezartzea eta prebentziozko esku-hartzea» seigarren lan-sortako 6.1 «CARDIO 50 jardunbide egokia transferitzeko eta ezartzeko prestatzea» zeregina zuzenduko du, baita zazpigarren lan-sortako 7.2 «Epe laburrerako inpaktua aztertzea» zeregina ere.
- Koordinatzailea: Olatz Albaina Bacaicoa; Ane Fullaondo Zabala; Esteban de Manuel Keenoy.