
Arreta integratua funtsezko alderdia da euskal osasun-estrategiarentzat eta hori hainbat urtez lantzen ari da. Izan ere, 2013an aurkeztu zen praktika on bezala eta hiru izar lortu zituen. Harrezkeroztik, Euskadik norabide horretan buru-belarri lan egiten jarraitu du, baita arreta integratua garatzen eta bilakatzen ere, Euskadiko gaixoen eta herritarren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko helburuz, eta horretarako, prebentzioko esku-hartzeak garatu ditu, pazienteen ahalduntzea sustatu du eta pazienteen banakako planak garatu ditu.
Pertsonak eta gaixoak xede dituen arreta integratuko eredua sortu du estrategia horrek, osasunean nahiz gizarte-mailan arretaren jarraitutasuna emateko gai dena. Euskadiko gaixoen osasun-beharrak betetzeko egitura, prozesu eta tresna berriak inplementatu dira, eragikortasun, eta efizientzia handiz eta osasun arloko profesionalen eta gizarte-langileen arteko koordinazio-maila handiz.
Funtsezko osagaiak:
- Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) sortu izana.
- Komunikazio-sistemen integrazioa.
- Arriskuen estratifikazio tresnak erabiltzea eta paziente konplexuen beharretan oinarritutako zainketa-planak.
- Erizaintzako figura berriak sartzea.
- Koordinazio soziosanitarioa.
- Gaixoaren ahalduntzea eta norbere zaintzako plana.
- Esku hartzeko plan integratuak hainbat talderentzat/herritarrentzat.
Osakidetzaren eraldaketa digitalak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) erabiltzean oinarritzen da osasun-zerbitzuan funtsezko elementu gisa kalitate hobeagoko zerbitzua eskaintzeko, eskuragarriagoa eta seguruagoa. IKTek osasun-laguntzaren integrazioa, profesionalen arteko lankidetza eta koordinazioa eta herritarren ahalduntzea errazten dute. Ondorengo zerbitzauk matxan jarri ditu Osakidetzak helburu hau lortzeko:
- Osarean: osasunaren prebentzioa, jarraipena eta aholkua erdigune dituen pertsonen zainketa ematen duen eredua.
- Osabide Global: zeinean historia kliniko elektroniko bateratua kokatuta dagoen; gaixoaren gaineko informazio osoa ematen du programak.
- Osanaia: erizainek ematen duten arretaren kudeaketa errazten du, eta erizaintzako zainketa pertsonalizatuen planak taxutu eta kudeatzeko eta pazienteen beharren arabera aldatzeko bidea ematen du.
- Presbide: sistema bakarrak ematen duen preskripzio elektronikoko zerbitzua, lehen mailako arretarako nahiz arreta espezializaturako.
- Osasun karpeta: informazio, kromunikazio eta prestakuntza-tresna.
- Osakidetzaren Aplikazioak
- Estratifikazio tresna
- Osabide integra
Estrategia proaktiboa da, bizitza-espazioak adinarekin lagunkoiagoak/atseginagoak izan daitezen. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatuta, herritarren eta sektore publiko, pribatu eta sozialaren parte-hartzea hobetu nahi da. Osasunaren Mundu Erakundearen ekimenean oinarritzen da, eta “Age-friendly” mugimendua sustatzen du herri, komunitate eta hirietan. Euskadin, Euskadi Lagunkoia ekimena tokian-tokian zabaltzen dute udalek, elkarteek, erakundeek eta herritarrek, bai eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuek ere.
Hauek dira programaren lehentasunak:
- Sendotzea, sarean lan egitea eta jardunbide egokiak trukatzea;
- Eraginaren ebaluazioa;
- Udalerrien arteko partaidetza;
- Ingurune atseginak sustatzea osasunaren esparruan.