
Hauek dira C3-Cloud proiektuan zehaztutako helburu nagusiak:
- Gaitz anitzeko gaixoen zaintzarako banakako planak garatzea, ebidentzian oinarritutako gida klinikoen bateratze sistematiko eta erdiautomatiko baten bidartez.
- Gaitz anitzeko gaixoei arreta integratuko plan pertsonalizatuen kudeaketarako Interneteko plataforma berritzaile bat garatzea, zeina diziplina anitzeko talde batek kudeatuko duen.
- Erabaki klinikoak hartzen laguntzeko moduluak garatzea eta gidak bateratzea, arriskuak estratifikatzea, polifarmazia kudeatzea, helburuak zehaztea eta jarraipena egiteko arreta pertsonaleko planen gida klinikoak egin eta abian jartzea.
- Gaixoa edota zaintzaileak ahalduntzeko plataforma
- Arreta integratua ahalbidetuko lukeen elkarreragingarritasun teknikoko, semantikoko eta pribatutasun eta segurtasuneko erronkei irtenbidea emango liekeen softwarea garatzea.
- C3Cloud programaren erabilgarritasuna hainbat ingurunetan demostratzea: ingurune klinikoak, teknologikoak eta antolaketakoak.
- Arreta integratuko eta antolaketa-aldaketen kudeaketa eredu berriak garatzea IKT plataforma berrien bitartez.
- Inpaktuaren ereduak egiten dituen tresna berritzailea eskala handian garatu eta balioztatzea.
10 lan-sortatan banatua dago – proiektuaren 48 hileetan zehar
- 1: Proiektuaren koordinazioa (1 hilea – 48 hilea)
- 2: Sakabanatzea, ustiapena eta ekintzekin lotutako berrikuntza jarduerak (1 hilea – 48 hilea)
- 3: C3-Cloud sistemaren arkitektura diseinatzea (1 hilea – 48 hilea)
- 4: Arreta ibilbideen eta antolaketa-ereduen aldaketen garapena eta kudeaketa ( 1 hilea – 48 hilea)
- 5: Gaixoa ahalduntzeko plataforma (5 hilea – 22 hilea)
- 6: “Middleware” elkarreragingarritasuna (9 hilea – 18 hilea)
- 7: Arreta eta zaintza koordinatuak emateko plataforma (9 hilea – 26 hilea)
- 8: C3-Cloud aplikazioaren garapena eta pilotuetan barneratzea (1 hilea – 45 hilea)
- 9: Inpaktuaren ebaluazioa eta balioztatzea (1 hilea – 48 hilea)
- 10: Eskakizun etikoak (1 hilea – 48 hilea)
- “C3-Cloud” ikuspegi berria sortzea eta IKT azpiegitura garatzea arreta integratua emateko irtenbide gisa, hasieratik bukaerara.
- Elkarreragingarritasuneko irtenbideak eta Europan arreta integratua erraztuko duten erabakiak hartzen laguntzeko moduluak garatzea.
- C3-Cloud estrategia aplikatu eta balioztatzea osasun zerbitzu eta eskura dituzten azpiegitura desberdinak dituzten Europako 3 eskualdetan.
- Gaitz anitzeko gaixoarentzat arreta-ibilbideak eta antolatzeko ereduak antolatzea, pilotuetan aplikatu ondorengo ebaluazio kualitatibo eta kuantitatiboetan oinarrituta.
- Industrian erabiltzeko inpaktuaren ereduak egiten dituen tresna berritzailea eskala handian garatzea.
- KRONIKGUNEREN BETEKIZUNA PROIEKTUAN: Kronikgunek, “Aplikazioa garatu eta pilotuetan inplementatzea” deritzon 8. lan-sortan liderra izateaz gain, arriskuaren estratifikazioan, arreta integratuko ibilbide berrietan, pilotuen diseinuan eta azken erabiltzailearen trebakuntzaren arduraduna da.
- OSAKIDETZAREN BETEKIZUNA PROIEKTUAN: Osakidetza liderra da 4. Lan-sortan, “Arreta ibilbideen eta antolaketa ereduen garapen eta aldaketen kudeaketan”, alegia. Gainera, betekizun garrantzitsua du esperientzia klinikoan, erabakiak hartzen laguntzeko moduluetan eta pilotajean.
- Koordinatzailea: Lola Verdoy; Ane Fullaondo; Esteban de Manuel.
- Parte-hartzaileak: Antonio de Blas; Nicolás González; Mikel Ogueta; Rafael Rotaeche; Arritxu Etxeberria; Marian Cidoncha, Garrastatxu Landaluze; Itsaso Matínez; Amaia Saenz de Ormijana; Javier Urraca; Ariadna Besga; Estíbaliz Gamboa; Dabi Santano; Igor Zabala y nuevos participantes pendiente de confirmar.
- Ebaluazioa: Javier Mar Medina.
PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK:
- ESI Donostialdea
- ESI Araba
- ESI Ezkerraldea-Enkarterri Cruces
- ESI Barrualde – Galdakao
- Asistentzia Sanitaria Integratuaren zerbitzua
- Informatika eta Informazio Zerbitzua
- Osarean