
HELBURU NAGUSIA:
Gaixotasun kroniko aurreratuak dituzten pazienteei arreta pertsonalizatua eta koordinatua eskaintzea, arreta pertsonalizatuko planen bitartez. Horren bidez, bizi-kalitatea hobetu nahi da, narriaduraren detekzio eta ebaluazio goiztiarra, narriadura berreskuratzea edo atzeratzea, eta pazienteak eta haien zaintzaileak ahalduntzea.
HELBURU ESPEZIFIKOA:
- Arreta-taldeko kideen artean lankidetza-tresnak eskaintzea, pazientearen alderdi anitzeko izaera kontutan hartuko duten arreta pertsonalizatuko planak sortzeko.
- Tresna adimendunak ezartzea erabaki klinikoak hartzen laguntzeko.
- Pazienteek eta zaintzaileek beren osasuna kudeatzeko orduan eginkizun aktiboagoa izan dezaten laguntzea, erabakiak batera hartzea eta egokitutako esku-hartze indibidualizatuak sustatuz.
- Pazientearen osasun egoera hobetzea, narriadura atzeratuz, sintomen kontrola hobetuz eta larriagotzeak eta kontrako gertaerak saihestuz.
- Pazienteen independentzia, gogobetetasuna eta bizi-kalitatea hobetzea.
- Arreta integratuaren eraginkortasunean hobekuntzak lortzea: baliabideen erabilera, eragile guztien arteko koordinazioa eta profesionalen lan baldintzak.
- Esku-hartzea elkartutako Europako zazpi eskualdetan zabaltzea.
ADLIFE 11 lan-sortatan banatzen da: (“Work Packages –WP“-, ingelesez), lau zeharkakoak (TRANS) eta zazpi teknikoak (TS): :
- WP1 “Koordinazioa eta kudeaketa” (TRANS)
- WP2 “Sakabanatzea eta komunikazioa” (TRANS)
- WP3 “Arreta pertsonalizatuko planak kudeatzeko plataforma sortzeko tresna digitalak” (TS)
- WP4 “Gaixoa ahalduntzeko plataforma eta nork bere burua zaintzen laguntzeko mekanismo pertsonalizatuak” (TS)
- WP5 “Erabaki klinikoak hartzen laguntzeko sistemak eta alerta goiztiarreko tresnak”( TS)
- WP6 “Ebidentzian oinarritutako arreta pertsonalizatua” (TS)
- WP7 “Pazienteak, zaintzaileak eta komunitateak ahalduntzea” (TS)
- WP8 “Pilotuaren diseinua eta inplementazioa” (TS)
- WP9 “Ebaluazioa” (TS)
- WP10 “Ustiapena” (TRANS)
- WP11 “Baldintza etikoak” (TRANS)
ADLIFE zazpi herrialde eta osasun zerbitzu hauetan burutuko diren proiektu pilotuen bidez garatuko da: Euskadi (Osakidetza), Erresuma Batua (NHSL Lanarkshire), Danimarka (Southern Denmark), Polonia (FALKHOSP Lower Silesia), Alemania (Werra-Meißner Kreis), RJH-Suedia (Region Jämtland Härjedalen) eta Israel (Maccabi Healthcare Services).
Esku-hartzeak 75 ospitale, klinika eta lehen mailako arretako zerbitzutako 577 osasun arloko profesionalen, 882 pazienteren eta 1243 zaintzaileren parte hartzea izango du.
- Irtenbide berritzaile bat garatzea, arreta planen pertsonalizazioa ahalbidetzeko, eta pazienteek dituzten behar eta lehentasunei erantzun azkar eta goiztiarra emateko gaitasuna hobetzea.
- Erabaki klinikoak hartzen laguntzeko zerbitzuak eskaintzea, helburuak eta tratamendua proposatzeaz gain, pazienteen behar aldakorrak aurreratzen dituztenak eta zerbitzu espezifikoak gomendatzen dituztenak, prebenitu daitezkeen gertaeren aurrean garaiz jarduteko.
- Pazienteak bere osasunaren kudeaketan parte hartze handiagoa izateko zerbitzu espezifikoak eskaintzea.
- Frogatzea ADLIFE soluzioak hobetu egiten dituela pazienteen osasunaren eta osasun laguntzaren emaitzak, eta laguntza koordinatuak aurrera egiten laguntzen duela.
Kronikgune proiektuaren koordinatzailea denez, proiektuaren koordinazioa eta kudeaketa (WP1) zuzentzen ditu. Horrez gain, WP9-aren liderra da; beraz, pilotuen ebaluazioaren eta lortutako emaitzen analisiaren erantzulea da. 7.1 atazaren arduraduna ere bada: “Pazienteak emandako emaitzak eta pazienteen osasuna eta bizi-kalitatea osasunari eta ongizateari dagokienez neurtzeko inkestak”. Kronikgunek Euskadiko pilotajean ere parte hartuko du, eta Osakidetzari hainbat zeregin egingo dizkio edo horietan lagunduko dio: arreta pertsonalizatuko planaren kudeaketa definitzea, Euskadin Pazienteak Ahalduntzeko Plataforma (PEP) aplikazioa sartzea edo erabaki klinikoak hartzen laguntzeko sistema diseinatzea eta garatzea.
- Koordinazioa: Lola Verdoy, Ana Ortega-Gil, Bárbara López, Irati Erreguerena, Jose Maria Aguirre, Janire Flores, Ane Fullaondo, Esteban de Manuel
- Nagusia: Laura de la Higuera Vila, Urko Aguirre Larrakoetxea, Jose María Quintana López, Beñat Zubeltzu, Remedios Vega Iñigo.
- Ebaluazioa: Ania Gorostiza, Borja García Lorenzo, Nerea González Hernández, Igor Larrañaga, Javier Mar Medina.
Partzuergoko bazkideen zerrenda:
- University of Strathclyde (Erresuma Batua)
- University of Warwick (Erresuma Batua)
- Odense Universitets Hospital (Danimarka)
- Szpital Specjalistyczny im. A. Falkiewicza we Wroclawiu (Polonia)
- OptiMedis AG (Alemania)
- Region Jämtland Härjedalen (RJH)(Suedia)
- Assuta Ashdod Ltd (Israel)
- SRDC (Turkia)
- everis (Espainia)
- The European Institute for Innovation through Health Data (I-HD)(Belgika)
- Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua Kronikgune (Espainia)
- Debagoieneko ESIa
- Arabako ESIa
- Barrualde-Galdakaoko ESIa
- Bidasoko ESIa
- Bilbo-Basurtoko ESIa
- Debabarreneko ESIa
- Donostialdeko ESIa
- Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa
- Tolosaldeko ESIa
- Uribe ESIa
- OSI Donostialdea;
- OSI Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces;
- OSI Tolosaldea
- OSI Uribe