
Proiektuaren helburu orokorra:
Gatekeeper-en helburu nagusia da arauetan oinarritutako esparru ireki eta seguru bat eskaintzea agenteei, interakzioan aritu ahal izateko, eta konponbide digitalak sortzea esku-hartze pertsonalizatuak goiz detektatzeko eta garatzeko. Horrela, teknologia berrien ahalmen osoaz baliatu ahal izango da, zerbitzu soziosanitarioak hobetu ahal izateko, zeinen hartzaileak gero eta zahartuago baitaude.
Proiektuaren helburu espezifikoak:
- Big Data, “Machine Learning” eta Adimen Artifizialean (AA) oinarritutako analisi-zeregin konplexuak garatzeko tresna eta algoritmo adimendunak sortzea.
- Hainbat motatako sentsoreetatik (gailu medikoak, IoT, etxeko gailu adimendunak, etab.) etor daitezkeen datu-bolumen handiak aztertzea, ikusmen-analisiaren tekniken bidez, portaera-ereduak identifikatzeko.
- AA eta Big Datako praktika modernoak erabiltzea parametro kritikoetan aldaketak detektatzeko eta korrelazioak zehazteko.
- Gaixotasunen eta ezintasunen sintomak eta diagnostiko goiztiarra orokorrean ulertzen laguntzea.
- Osasunarekin eta tratamendua betetzearekin lotutako arrisku-faktoreak definitzea.
- Segimendu jarraitua eta pertsonalizatua erraztea, zahartze osasungarria eta ongizatekoa ahalbidetzeko.
- Adineko pertsonak gaitzea beren gaitasun funtzional hoberenarekiko osasuntsu egon daitezen denboran zehar.
Lan-sortatan banatua dago – 42 hiletan zehar
- 1: Proiektuaren koordinazioa, jabetza intelektuala eta etikaren kudeaketa (1 hilea – 42 hilea)
- 2: Ekosistemaren balioa, baterako sorkuntza, deialdi irekiak eta twinning bidezko eskalatzea (1 hilea – 42 hilea)
- 3: Gauzen Interneteko erreferentzia-arkitektura (“Internet of things”) (1 hilea – 24 hilea)
- 4: Gauzen kudeaketa, azpiegitura eta garapena (3 hilea – 40 hilea)
- 5: “Plug and Play” bidezko integrazioa, esku hartzeko zerbitzu dinamikoak (6 hilea – 42 hilea)
- 6: Erabilera-kasuak, detekzio goiztiarra eta esku-hartzeak (1 hilea – 36 hilea)
- 7: Eskala handiko pilotuak definitzea eta gauzatzea (1 hilea – 42 hilea)
- 8: Normalizazio eta ziurtapen mekanismoak (1 hilea – 36 hilea)
- 9: Hedapena, komunikazioa, ustiapena eta jasangarritasuna (1 hilea – 42 hilea)
- Etxean bizimodu adimentsua, osasungarria eta independentea sustatzeko Europako plataforma garatzea.
- IKTen Europako industriaren lehiakortasuna handitzea, elkarreragingarritasuna hobetuz, eta negozio- eta finantziazio-eredu bideragarrietarako eta merkatu eskalagarrietarako jardunbide onenak identifikatuz.
- Estatu kideen eta Europako eskualdeen artean loturak eta sinergiak sortzea.
- Osasun- eta arreta-sistemen ebidentzian oinarritutako eraginkortasuna hobetzea, azpiko tresnak eta teknologiak erabiliz.
- Inplikatutako erabiltzaile eta zaintzaileen bizi kalitatea eta osasun egoera hobetzea, azpiko teknologien bidez.
- Erabiltzaileak onartu eta balioztatutako soluzio berritzaileak garatzea, konektatutako datu-espazioen irisgarritasuna, pribatutasuna, segurtasuna, zaurgarritasuna, erantzukizuna eta konfiantza lantzeko.
Kronikgunek, Osakidetzarekin batera, bi erabilera-kasu pilotatuko ditu:
- Adinekoen bizitzeko era osasuntsuekin erlazionatutako esku-hartzea: datu ugari aztertzeko teknikak ezarriko dira, arriskuaren estratifikazioa ikusteko eta diagnostiko goiztiarra egiteko, eta entrenamendu digitala eskainiko da (ingelesez, coaching).
- Gaixotasun anitzeko gaixo polimedikatuak aztertzea: konponbide berritzaileak garatuko dira gaixo polimedikatuen tratamenduaren itsaspena handitzeko eta medikazioaren ondorio kaltegarriak saihesten saiatzeko.
Koordinatzailea: Irati Erreguerenba Redondo; Olatz Albaina Bacaicoa (2022ko martxoa arte); Ane Fullaondo Zabala; Esteban de Manuel Keenoy.