Internet bidezko terapia berria depresioa duten gaixoentzat.
Mastermind europar proiektuaren helburu nagusia Internet bidez esku-hartze integratuaren barruan terapia kognitibo-konduktualeko programa bat hedatzea da. Munduan 350 milioi pertsona inguruk dute depresioa. Estatistikek, aldiz, munduan tratamendu egokia % 50k inguruk bakarrik hartzen dutela diote. Baliabide eskasiak, buruko gaitzen estigmatisazioak, osasun mentaleko zerbitzuetarako sarbidean eta zerrendetan parekotasunik ez egoteak eragiten du hori gehienbat. Horregatik, Mastermind [...]






