Biosistemak

Carewell proiektuaren bukaerako konferentzia ospatu da

By |2017-03-14T13:44:58+02:0014 March 2017|

Otsailaren 28an, Carewell europar proiektuaren bukaerako konferentzia ospatu zen Bartzelonako CosmoCaixan. BeyondSilos europar proiektua ere bukatzear dagoela eta, haren bukaerako konferentzia egiteko ere aprobetxatu da ekitaldia. Ehundik gora pertsona hurbildu ziren ekitaldira, besteak beste, partzuergoko zenbait kide, proiektuan parte hartu duten eskualdeetako profesional eta zuzendariak, hainbat arloko hizlariak (industria, politika, soziologia) eta Europako Batzordearen [...]

Euskadik arriskuen estratifikazioari buruzko ezagutzak transferituko dizkie Europako hiru eskualderi

By |2017-03-07T13:39:39+02:007 March 2017|

2016an, Euskadi “Reference Site” bilakatu zen Europa mailan (erreferentziarako eskualde) zaharkitze eta kronikotasunaren arloan. Besteak beste, arriskuen estratifikazioaren Praktika Onak partekatzeko konpromisoa hartu du. Euskadiren ordezkari den Kronikgunek Praktika On horren erreferentziako eskualde gisa lortu zituen funtsak eskualdeen arteko lankidetza babesteko, hau da, ingelesez “Twinning” deritzona burutzeko (anaitzea). Ezagutza hartu eta emateko hiru eskualdeak Liguria, [...]

Praktika On Berritzaileen ezagutza transferitzeko Eskozia eta Euskadiren arteko lankidetza.

By |2017-03-07T13:32:24+02:007 March 2017|

Praktika On Berritzaileen ezagutza transferitzeko Eskozia eta Euskadiren arteko lankidetza. 2016ko abenduan, Europako Batzordeak lau izarrak eman zizkion Euskadiri “Reference Site” gisa.  Zaharkitze aktibo eta osasuntsurako ikuspegi integral eta berritzailea barneratzen duten Eskualdeei, Hiriei, Erietxeei, Erakundeei edo Osasun Zerbitzuei ematen zaien estatusa da. Horrela, “Reference Site” izendatutako lekuek Praktika Onen hedapen eta errepikagarritasuneko prozesuan modu [...]

C3-Cloud proiektuaren hiru eskualde pilotuetara bisitaldiak

By |2017-02-02T09:50:51+02:0030 January 2017|

Iragan ekainean, irailean eta azaroan, proiektuko bazkide teknologikoak hiru eskualde horietara gerturatu dira (Euskadi, Erresuma Batua eta Suedia). C3-Cloud proiektuaren helburu nagusia, “A Federated Collaborative Care Cure Cloud Architecture for Addressing the Needs of Multi-morbidity and Managing Poly-pharmacy” izenekoa, gaitz anitzeko gaixo kronikoei etengabeko arreta eta epe luzekoa ematea da, modu pertsonalizatuan, bateratuan, diziplina anitzekoan [...]

ADVANTAGE BATERAKO EKINTZAREN HASIERAKO BILERA, Madrilen, 2017ko urtarrilaren 19an eta 20an

By |2017-01-27T10:19:51+02:0026 January 2017|

Urtarrilaren 19an eta 20an burutu da ADVANTAGE baterako ekintza ekimenaren hasierako bilera: “Hauskortasuna kudeatzea. Adineko pertsonen desgaitasunik eza sustatzeko planteamendu zabala”. Hauskortasuna prebenitzeko baterako ekintza honek 2014-2020 Europar Batasuneko Hirugarren Europar Osasun Programak lagundutako finantzaketa jaso du. ADVANTAGE ekimenak 3,5 milioi euroko aurrekontua du eta 3 urteko iraupena izango du, 2017ko urtarriletik aurrera. 22 Europar [...]

Scirocco partzuergoa Bilbao Exhibition Centre-en (BEC) elkartzen da proiektuaren lehenengo bilera ospatzeko

By |2016-11-29T17:08:42+02:0029 November 2016|

Iragandako urriaren 18 eta 19an Kronikgunek Scirocco europar proiektuaren lehenengo bilera jaso zuen. Bileraren xedea proiektuaren garapenak ikusi, hurrengo pausuen erabakietan aurrera egin eta parte hartzen duten 5 europar eskualdetan arreta integratuko praktika onak partekatzea izan zen. Scirocco “SCaling IntegRated Care in COntext” europar proiektuaren xedea arreta integratuaren praktika onen transferentzia Europako eskualdeetan zehar modu [...]

Eskuragarri dago Carewell-en dibulgaziozko bideoa

By |2016-12-05T13:32:34+02:0026 October 2016|

Kronikgunek eta Osakidetzak dibulgaziozko bideoa egin dute Carewell proiektuaren inguruan Euskadin egin den lana hiritarrei ezagutzera emateko. Carewell proiektuak emaitza bikaina lortu zuen Europar Komisioaren (EK) urteko ebaluazioan. Izan ere, EKren gomendioetako bat Carewell hiritarrei ezagutzera ematea da. Helburu horrekin, Kronikgunek eta Osakidetzak proiektuaren helburua, gaitz anitz dituzten gaixoei arreta integratua eskaintzeko bide berria, kudeatzaileen, [...]

Mastermind partzuergoa Bilbon bilduko da proiektuaren ebaluazio-fasea aztertzeko

By |2016-10-26T13:07:04+02:0026 October 2016|

Mastermind europar proiektuaren datu-kudeatzaileen eta metodologoen arteko biltzarra Bilbon izan zen irailaren 6an, 7an eta 8an. Bertan bildu ziren eskualde pilotu guztiak unera arte bildutako informazio guztia aztertu eta Europar Batzordeari bidaliko zaion emaitzen azken txostenarentzako erabakiak hartzen jarraitzeko. Mastermind europar proiektua depresioa duten gaixoentzako Internet bidez Jokabide-terapia kognitiboaren (TCC) garapenari eta inplementazioari zuzendutako nazioarteko [...]

Kronikgune buruan duen ASSEHS proiektuaren emaitzek mundu osoan piztu dute jakin-mina.

By |2016-10-05T17:43:56+02:005 October 2016|

ASSEHSen liburu zuriak jakin-min handia piztu du eta argitaratu ondorengo asteetan 28 herrialdetatik ehunka deskarga izan ditu. ASSEHS europar proiektuak sortutako ezagutzak mundu mailan hedatu dira. Activation of Stratification Strategies and Results of the interventions on frail patients of Healthcare Services (ASSEHS) europar proiektua estratifikazioarekin lotutako eta osasun, hezkuntza eta ikerketa sektoreetako profesionalak bildu, arriskuaren [...]

MasterMind proiektuan parte hartzen duten Eskualdeek Interneteko terapia kognitibo konduktualen programak barneratu dituzte.

By |2016-07-20T09:09:09+02:0022 August 2016|

MasterMind europar proiektuaren xedea Interneteko terapia kognitibo konduktual bat (TCC) abian jartzea da esku-hartze integratu baten barruan depresioari aurre egin ahal izateko. Esku-hartzeari hasiera eman aurretik, Eskualde guztiek interneten dauden programak aztertu zituzten Eskualde guztiek eta ikuspegi kliniko, tekniko eta ekonomikotik haiek nola egokitu behar ziren edo programa berriren bat sortzea beharrezkoa zen ala ez [...]