Biosistemak

Agindu Bizimodu Osasuntsua (“Prescribe Vida Saludable”) proiektuak 2016 edizioko Estrategia NAOS saria irabazi du.

By |2017-05-11T07:48:36+02:0011 May 2017|

Agindu Bizimodu Osasuntsua proiektua 2009az geroztik, Osasun, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasuneko Ministerioak Estrategia NAOS sariak ematen ditu (Nutrizioa, Jarduera Fisikoa eta Obesitatearen prebentzioaren gaztelaniazko laburdura), elikadura osasuntsuan eta jarduera fisikoan oinarrituta obesitatearen prebentzioan laguntzen duten programak edo ekimenak ezagutu eta identifikatzeko helburuarekin. Ildo horretan, 2017ko martxoaren 30ean, Estrategia NAOS X. Sarien 2016ko edizioko [...]

ITHACA europar proiektu berriaren esperientzien lehenengo hartu-emana

By |2017-05-09T11:21:56+02:009 May 2017|

Bioef, partnerra, eta Kronikgune, stakeholderra, beste hainbat erakunderekin batera hartzen dute parte proiektuan Euskadiren ordezkari gisa. ITHACA proiektuko patzuergoko kideak Liverpoolen ITHACA (InnovaTion in Health And Care for All) proiektuan osasun eta arreta sanitario arloan berrikuntza adimenduaren inguruko esperientziak eta praktika onak partekatuko dira, biztanleen zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko xedearekin. Interreg Europa [...]

TITTAN europar proiektuaren bigarren sei hilekoa bukatu da

By |2017-04-07T13:08:16+02:0018 April 2017|

Aldi honetan, ikerketan parte hartu duten eskualdeek jakintza hartu eta emateko hainbat jarduera antolatu dituzte. TITTAN Europear proiektuko batzordea. TITTANen helburu nagusia da proiektuan parte hartzen duten zazpi eskualdeen artean praktika onak hartu eta ematea. Horretarako, 2017ko urtarrilaren eta otsailaren artean, lau bisita antolatu ziren bertara. Bisita horiek lehenengo gaiaren barruan sartu dira, [...]

Bidasoa ESIko Ikerketa eta Berrikuntzako I. Jardunaldian Pre-Start europar proiektua aurkeztu zen

By |2017-04-07T09:34:29+02:0011 April 2017|

Topaketa honetan ezagutzera eman ziren Bidasoa ESIan azken urteotan gauzatu diren ikerketa jarduera guztiak. 2017Ko martxoaren 16an, Bidasoako Eskualdeko Ospitalean ospatu zen Bidasoa ESIren Ikerketa eta Berrikuntzako I. Jardunaldia. Ekitaldian erakunde honetako proiektuen eta Praktika Onen osasun profesionalei, agente sozialei eta zuzendaritza-taldeei eman zitzaien protagonismoa. Bidasoa ESIko Ikerketa eta Berrikuntzako I. Jardunaldiaren kartela [...]

ACT@Scale proiektuaren hirugarren Batzar Nagusia ospatu da

By |2017-04-07T10:01:42+02:007 April 2017|

2017ko martxoaren 14 eta 15 bitartean, Groningenen, Holanda, elkartu zen ACT@Scale europar proiektuaren partzuergoa. Proiektuaren hirugarren Batzar Nagusia izan zen, eta bertan aztertu ziren hobekuntzak, unera arteko lorpenak eta etorkizunerako jarduerak. ACT@Scale europar proiektuaren partzuergoa ACT@Scale proiektua 2016ko martxoan hasi zen, eta bere xede nagusia Arreta Integratuko eta Telemonitorizazioko praktika onak modu eskalatuan [...]

Kronikgune eta Osakidetzaren europar proiektuak Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko IX Kongresuan aurkeztuko dira

By |2017-04-06T16:35:44+02:006 April 2017|

Osasun profesional eta gizarte zerbitzuko profesional ugari elkartu ziren Gaixo Kronikoaren Osasun Arretarako Nazioko IX Kongresuan eta Gaixo Aktiboaren Nazioko IV Konferentzian Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko IX Kongresua Oviedoko Kongresuen eta Erakusketa Jauregian ospatutako konferentziaren leloa “Garaiz gabiltza!” (“¡Estamos a tiempo!”) izan zen, zeina Kronikotasunaren arretarako estrategia berritzaileak inplementatzea proposatzean oinarritzen zen. [...]

Liguriako eskualdea, Italiakoa, Euskadira hurbilduko da arriskuen estratifikazioko tresna ezagutzeko.

By |2017-04-05T10:18:04+02:0027 March 2017|

Lankidetza honen bidez Zaharkitze aktibo eta Osasuntsuan Praktika Onen inguruko ezagutza transferituko dira. Euskadi “Reference Site” (erreferentzia-eskualdea) izendatu dute berriro 2016an Europa mailan. Europako Batzordeak eman zion onespen hori zaharkitze aktibo eta berritzailerako ikuspegi bateratu eta berritzailea inplementatzeagatik. Erreferentziako eskualde gisa, Praktika Onak hedatzeko eta errepikatzeko prozesuan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa hartu du. Esparru [...]

Europako lau eskualdek Euskadi bisitatu dute INNOSASUN programa ezagutzeko, TITTAN proiektuaren esparruan.

By |2017-03-20T12:37:09+02:0023 March 2017|

Otsailaren 22an eta 23an Euskadi bisitatu zuen Saxoniatik (Alemania), Lombardiatik (Italia), Galiziatik eta Eskoziatik etorritako pertsonek osatutako talde batek, BIOEF erakundeak garatutako INNOSASUN proiektua ezagutzeko xedearekin. Bisitariek aukera izan zuten programa bertatik bertara ezagutzeko eta programa horri esker burututako kasu arrakastatsuetara hurbiltzeko. Jardunaldian zehar, programaren arduradunek parte hartu zuten, BIOEF eta enpresa laguntzaileak alegia, eta [...]

StaRI estandarrak argitaratu dira: Standards for Reporting Implementation Studies.

By |2017-03-20T11:25:42+02:0020 March 2017|

Estandar hauen bildumatze eta argitaratzearen helburua da inplementazioaren alorreko ikerlanen argitalpenak hobetzeko eta bateratzeko gomendioak jasotzen dituen dokumentu bat sortzea (“StaRI”). Ekimen honek lortu nahi duena da ikertzaileei laguntza eskaintzea txosten garden eta zehatzak presta ditzaten burututako eta inplementatutako azterlanetarako. Prozesu honetan zehar, berrikuspen sistematiko bat eta e-Delphi bat burutu dira. “StaRI” zerrenda 27 elementu/estandarrek [...]

Bartzelonan ospatu da MasterMind Europako proiektuaren amaierako hitzaldia.

By |2017-03-20T10:47:19+02:0020 March 2017|

Pasa den otsailaren 8an burutu zen MasterMind proiektuaren amaierako hitzaldia, Bartzelonako La Pedrera eraikinean. MasterMind proiektu europarra 2014. urtean hasi zen, depresioa duten pazienteei zuzendutako internet bidezko jokabide-terapia kognitibo (TCC) bat garatu eta ezartzeko xedearekin. Nazioarteko ekimen hau Europako 15 eskualdetan ezarri da eta 36 hilabeteko iraunaldia izan du. Euskadik izan duen parte-hartzea, Kronikgune [...]