Biosistemak

Sciroccoren partzuergoa Barin elkartu da bigarren Batzar Nagusia ospatzeko.

By |2017-07-18T09:24:00+02:0018 July 2017|

Ekainaren 27 eta 28an, Bari eskualdeko AReS Puglia izan zen Scirocco europar proiektuaren bazkide guztiak jasotzeaz arduratu zena bere bigarren Batzar Nagusia ospatzeko. Scirocco proiektuko patzuergoa Sciroccon, “SCaling IntegRated Care in COntext”, arreta integratuaren praktika onen transferentzia Europako eskualdeetan zehar modu eskalatuan egitea errazteko balioztatutako tresna bat emateko dihardute lanean. “Scirocco Tool” delakoari esker [...]

ADVANTAGEk bere lehenengo jardunaldia antolatu du proiektua ezagutzera emateko eta hauskortasunaren inguruan eztabaidatzeko xedearekin

By |2017-07-11T09:10:56+02:0011 July 2017|

ADVANTAGE baterako ekintza, zeina 2017ko hasieran jarri zen abian, hauskortasuna prebenitzeko Europar Batasunaren 2014-2020 Osasun Publikoko Programaren esparruan dago kofinantzatuta. Proiektuak irauten dituen hiru urteetan zehar, Europako 22 estatu kideek, zeinen artean aurki ditzakegun Kronikgune eta Osakidetza Euskadiren ordezkari gisa, hauskortasunaren arazoari aurre egiteko europar esparru komuna ezarriko dute. Ikerketaren bitartez, zahartze aktibo eta osasuntsuari [...]

ACT@Scale eta Scirocco europar proiektuak aurkeztu ziren “Osasun Digitala: Aurrera egiteko berrituz” europar Kongresuan

By |2017-07-11T08:59:14+02:0011 July 2017|

Ekainaren 15 eta 16an, Donostiako Miramar Jauregian aurkeztu zen europar “Osasun Digitala: Aurrera egiteko berrituz” europar kongresua, Osakidetzak eta UPV/EHU Udako Unibertsitateak antolatuta. Osasun profesionalek, profesional sozialek, kudeatzaileek, ikertzaileek, enpresa teknologikoek, unibertsitateak edo gaixoek gizartearentzat baliagarria den jakintza eta berrikuntza ikasi, sortu eta eztabaidatzeko aukera izan zuten. Kongresuaren gai nagusiak osasun arloan eta telemedikuntzako berrikuntzak [...]

C3-Cloud proiektuaren bigarren osoko batzarra ospatu da Parisen

By |2017-06-20T10:32:39+02:0020 June 2017|

Topaketa honen bitartez orain arte egin diren atazen jarraipena burutu da eta epe labur zein ertainean egingo diren ekintzak zehaztu dira. Ekainaren 1 eta 2an, Parisen elkartu ziren C3-Cloud partzuergoaren kideak. Topaketari esker, lan-sortetan identifikatutako alderdi kritikoak partekatu dira eta irtenbide posibleak aztertu dira. C3-Cloud, A Federated Collaborative Care & Cure Cloud Architecture for Addressing [...]

TITTAN europar proiektuak bere hirugarren workshopa antolatu du Herbeheretan

By |2017-06-09T09:59:42+02:009 June 2017|

Maiatzaren 29 eta 31 bitartean izan zen, Amsterdam eta Almeren hirugarren tailerra (workshop). Praktika onak aurkezten TITTAN proiektuan. TITTAN europar proiektuaren helburua zahartze aktiborako irtenbide teknologiko berritzaileen diseinua eta erabilera sustatu ditzaketen politiken garapenari lotutako jakintzen eta praktika onen hartu-emana da. Egun, proiektuaren hirugarren hiruhilekoan gaude, eta bigarren gaia ari dira lantzen ikertzaileek. [...]

Euskadik Akitania Berria frantziar eskualdeko ordezkarien bisita jaso du, zeinak arriskuaren estratifikazioa Praktika Ona ezagutzera etorri diren.

By |2017-06-09T09:16:18+02:009 June 2017|

Lankidetza hori Europako Batzordeak “Twinning” izendatu duen eskualdeen arteko anaitzearen barruan sartzen da. Euskadiko biztanleriaren estratifikazioaren aurkezpena Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian. 2016an, Europar Batzordeak Euskadi “Reference Site” izendatu zuen (erreferentziako eskualdea) Zahartze Aktibo eta Osasuntsurako praktika berritzaileen garapen, barneratze eta eskalatuaren ikuspegi bateratzaile eta berritzailea inplementatzeagatik. Europar Batzordearen Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren arloko Berrikuntzarako [...]

Ireki da “Gaixotasun kroniko eta osasun zerbitzuetan ikerketa aditua” ikastaroaren bigarren edizioan izena emateko epea.

By |2017-06-01T10:24:21+02:001 June 2017|

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sareak (REDISSEC) eta Alcalako Unibertsitateak “Gaixotasun kroniko eta osasun zerbitzuetan ikerketa aditua” ikastaroaren bigarren edizioa antolatu dute. Politika, praktika eta antolatzeko eredu onenen froga sendo eta egokiak emateko eta, ondorioz, gaixo kronikoei emandako osasun arretaren emaitzak hobetzeko, ezinbestekoa da ikerketaren eta berrikuntzaren eremuetan bikaintasuna garatzea. Ikastaro hau osasun zerbitzuen [...]

Euskadik ezagutza-transferentziaren inguruan izandako esperientzia aurkeztuko du eHealth Week 2017an

By |2017-05-24T12:39:30+02:0024 May 2017|

Maltan ospatu zen, 2017ko maiatzaren 10 eta 12 bitartean, eHealth Week 2017 kongresua. Hauxe izan zen aurtengo lelo nagusia: “Informazioa osasunarentzat: gaixoen zaintza jasangarri eta pertsonalizaturako gakoak” (Data for Health: the key to personalized sustainable care). Kongresuak garrantzia eman nahi izan zion datuei, zeinak zerbitzua emateko gakoak diren, eta osasun politikak garatu eta inplementatzeari ere. [...]

Kronikgunek Osakidetzan inplementatutako gaixo kroniko konplexuarentzako arreta integratutako ibilbide berria aurkeztu du

By |2017-05-24T12:22:38+02:0024 May 2017|

Apirilaren 24an, Bilbon ospatu zen Aging Bilbaoren lehenengo jardunaldia. Zaintza eta arreta sanitarioko profesionalen, sektore soziosanitarioko ordezkarien eta enpresa teknologikoen topagunea. Teknologia eta berrikuntza adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen nola laguntzen duten azaltzea zen haren helburua. Gainera, etxeko zaintzei buruzko eztabaida sortu zen, non aurre hartzeko eta biztanleriaren estimulazio kognitiborako, besteak beste, urrutiko kontsulta medikua, telemonitorizazioa [...]

Osakidetzaren gaixo kroniko konplexuarentzako Arreta Integratuak saria jaso du XVII International Conference on Integrated Caren

By |2017-05-24T11:29:47+02:0024 May 2017|

Osakidetzak “Integrated Care Award” saria jaso zuen iragan maiatzaren 9an, Dublinen, egin zen galazko afarian.  2017ko 8 eta 10 bitartean, Dublinen egin zen Arreta Integratuko Nazioarteko 17. Kongresua (International Congress on Integrated Care, ICIC). Partaide dituzten proiektuak aurkezteko aukera izan zuen Euskadik, Osakidetzaren, Kronikguneren eta Bioefen bitartez. Mundu osoko eremu pribatuko zein publikoko osasun eta [...]