Biosistemak

ACT@Scale partzuergoak bere hirugarren batzar nagusia egin zuen

By |2017-10-26T15:29:56+02:0026 October 2017|

Pasa den urriaren 9ko topaketa Odensen (Danimarka) 2017ko urriaren 10etik 12ra antolatu zen Osasunaren eta Berrikuntzaren Astearen (WHINN) esparru barruan burutu zen. ACT@Scale proiektuak 18 hilabete daramatza abian. Proiektuaren helburu nagusia da arreta integratuaren eta telemonitorizazioaren alorretako praktika egokiak zabaltzea. Horrekin lortu nahi da gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen, pertsona hauskorren edo gaixotasun mentalak dituzten pertsonen [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) V. jardunaldia

By |2017-10-26T15:19:09+02:0026 October 2017|

2017ko azaroaren 26an aurkeztuko dira REDISSEC sareko proiektuak eta orain arte lortutako emaitzak, Madrilgo Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Bosgarren jardunaldi honen xedea da osasun-zerbitzuen inguruko nazioarteko ikerketa esperientziak ezagutzera ematea eta osasun-zerbitzuen ikerketak hartu beharreko norabidearen eta helburuen inguruko hausnarketa sustatzea. Halaber, saioak balioko du sareko ikertzaileek ideiak trukatzeko, osasun-zerbitzuen erronka berriak [...]

Eskoziak TITTAN proiektuaren laugarren tailerra hartu du

By |2017-10-19T09:06:18+02:0019 October 2017|

Urriaren 2 eta 6 bitartean Edinburgo eta Glasgow hiriek hartu zituzten tailerrera eta "in situ" bisitara bertaratutakoak.  TITTAN europar proiektuak, Interreg Europe programaren finantzazioarekin, hirugarren gai-arloa abiarazi du “Gizartea aktibatzea zahartze aktiboa sustatzeko”. Arlo honen helburua hiritarrek Informazioko eta Komunikazioko Teknologia berriek (IKT) euren bizi-kalitatea hobetzeko dituzten erabilerei buruz gehiago jakitea da. Proiektuan parte hartzen [...]

C3-Cloud partzuergoak bere hirugarren osoko bilkura ospatu du

By |2017-10-17T11:43:52+02:0016 October 2017|

Topaketa honetan azken hileetan egindako lana aztertu eta Europar Batzordearen aurreko proiektuaren lehenengo berrikusketa egin aurretik egingo diren ekintzak zehaztu dira. Ganten, Belgika, egin da C3-Cloud proiektuko 12 kideen hirugarren osoko bilkura. Irailaren 27tik 29ra, orain arte lortutakoa, alderdi kritikoak, identifikatutako arriskuak eta haien irtenbide posibleak aztertu dira. C3-Cloud proiektuaren helburua, gaixo kroniko konplexuen arreta [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintza, adituen talde batekin bildu da hauskortasunaren inguruko azken berriak aztertzeko.

By |2017-10-17T11:45:13+02:0010 October 2017|

Irailaren 25 eta 26an izan zen ADVANTAGE Baterako Ekintzaren Aditu-Taldearekin egin den lehenengo bilera. Topaketa Menorcako Osasun Publikoko Udako Eskolaren egoitzan izan da, Llatzeret de Maó-n (Balear Uharteak). ADVANTAGE Europar Batasunaren 2014-2020 Osasun Publikoko Programaren esparruan kofinantzatutako proiektu bat da, eta haren xedea da europar esparru komun bat ezartzea biztanleriaren hauskortasunaren arazoari aurre egiteko. Ondorioz, [...]

Euskadik “Zahartzearen erronkari aurre egiten” tailerrean hartuko du parte Eskualde eta Hirien 2017ko Europar astean

By |2017-10-10T09:18:59+02:0010 October 2017|

Urriaren 9 eta 12 bitartean, Bruselan izango da Europar Batzordeko Eskualdeko eta Hiriko Politikako Zuzendaritza Nagusiak Eskualdeen Batzordearekin batera (CDR) antolatutako Eskualdeen eta Hirien 2017ko Europar Astea (EWRC 2017). 2017an, EWRCk 15 urte beteko ditu. Topaketaren xedea Europar Batasuneko (EB) eskualde eta hiri politiken hurrengo urteotako erronkak lantzea da. Hori dela eta, aste honetan zehar, [...]

Kronikgunek europar proiektu berri batean parte hartuko du: CHRODIS-PLUS

By |2017-10-17T11:15:22+02:005 October 2017|

Irailaren 18tik 20ra, Lituaniako Vilna hiria hautatu dute abian jartzeko Europar Batzordearen CHRODIS-PLUS Baterako Ekintza (“Joint Action”). Europan gaixotasun kronikoak gorantz doaz, hau da, gero eta osasun baliabide gehiago kontsumitzen dituzte gaixotasun horiek dituzten gaixoek. Kalkulatu denez, gaixotasun kronikoek 115.000 milioi euroko gastua ekartzen diote Europar Batasunari, hau da, urteko BPGren % 0,8. CHRODIS-PLUS proiektu [...]

ITHACA proiektuko bigarren esperientzia-trukea ospatu da

By |2017-09-18T16:23:03+02:0018 September 2017|

Euskadiren ordezkariak Bioef, bazkide gisa, eta Kronikgune dira, euskal sarearen beste hainbat agenteren artean. ITHACA (InnovaTion in Health And Care for All) proiektuaren xedea da parte hartzen duten eskualdeek osasun sektorean eta arreta sanitarioan ikerketa adimentsuko esperientziak trukatzea. Xedea gizartearen zahartze aktiboa eta osasuntsua sustatzea da, eskualdeko politikak eta ekosistemak hobetuz (herri agintariak, industria, akademia [...]

SCIROCCOk AAATE kongresuaren 14. edizioko tailer batean hartu du parte

By |2017-09-18T12:11:20+02:0018 September 2017|

AAATE kongresua, “The Association for the Advancement of Assistive Technology in Europe”- Laguntzarako Teknologien Europako Aurrerapenerako elkartea, hilaren 11 eta 15 bitartean ospatu da Sheffield-en, Londreseko iparraldean, Ingalaterra. Aurten, pertsonen beharrei erantzuteko eta laguntzarako teknologia erabiltzeak ekar diezazkiekeen onurak ikusarazteko erronka orokorra izan du helburu kongresuak. EIP on AHA (https://ec.europa.eu/eip/ageing/home_en)programaren kudeatzaileek, osasun profesionalek, ikertzaileek, zuzendaritza-taldeek [...]

TITTAN proiektua hirugarren gaiari emango dio hasiera – Gizartea aktibatzea zahartze aktiboa sustatzeko

By |2017-09-18T11:41:38+02:0018 September 2017|

Hurrengo hileotan eskualdeen artean jakintza hartu-emanak egiteko hainbat jarduera aurreikusi dira. TITTANen, Network for Technology, Innovation and Translation in Ageing, proiektuan parte hartzen duten zazpi eskualdeen arteko jakintza hartu-emanerako sarea ezarri da. Helburua, zahartze aktibo eta osasuntsuari lotuta, osasun sistemen kalitatea eta efizientzia hobetzea da. Hiru gai-arlo zehaztu dira proiektuan, osasun sistemaren berrikuntza teknologikoa kanpotik [...]