Biosistemak

“Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka” Bidasoako eskualdeko 10 ikastetxek abian jarriko duten programa

By |2015-12-03T09:39:01+01:002 December 2015|

12 eta 14 urte bitarteko nerabeen artean bizimodu osasuntsuko ohiturak jolas eta jarduerak baliatuta sustatzeko helburuarekin, abian jarri da “Bidasoatik Mundura, Sasoi Erronka”, programa Pre-Start europar proiektuaren barruan, Bidasoako bigarren hezkuntzako 10 ikastetxetan. Pre-Start europar proiektuak II motako Diabetesari (DMT2) lotutako arrisku-faktoreak identifikatzeko tresna identifikatzeko eta sortzeko helburua du, eta nerabeei zuzendutako osasuna sustatzeko programaren eraginkortasuna [...]

ACT europar proiektuaren Cookbook-aren aurkezpena.

By |2015-12-03T09:40:56+01:002 December 2015|

Urriaren 14tik 18ra, Milanen ospatuko da Osasun Publikoaren Europako 8. Hitzaldia, eta bertan aurkeztuko dute ACT-ren (Advancing Care Coordination and Telehealth Deployment) Cookbook-a. Urriaren 14an, goizeko 11etan, “Oportunidades detrás de la crisis, desde el enfoque presupuestario para conseguir mejores resultados y rendimiento” ("Krisialdiaren atzean dauden aukerak, emaitza eta etekin hobeak lortzeko aurrekontuen ikuspegitik") saioaren barruan, [...]

Martxan da Mastermind proiektuaren fase pilotua

By |2015-12-03T09:41:55+01:002 December 2015|

Mastermind-en parte hartuko duten profesionalen trebakuntzarekin emango zaio hasiera depresio arina edo moderatua duten gaixoentzako jokabide-terapia kognitiboko (TCC) sareko programaren hedapenarekin. . 2015eko urrian eta azaroan, Mastermind-en parte hartuko duten erakundeetako profesionalek - HUA eta Arabako Eskualdea, OSI Ezkerraldea Enkarterri Cruces, OSI Barrualde Galdakao, OSI Uribe, OSI Donostialdea, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, Gipuzkoako Osasun Mentaleko [...]

Badalona Serveis Assistencials-eren (BSA) IKT V jardunaldietan aurkeztuko dute Carewell proiektua

By |2015-12-23T13:57:53+01:002 December 2015|

Jardunaldi horren helburua IKTak Arreta Integratuan egungo erronken irtenbide gisa sartzeko aurrera pausoa izatea da. 1. edizio hori azaroaren 12 eta 13an ospatuko da Caixa de Bartzelonako Cosmoan, eta bere leloa "IKTak, gaurko eta etorkizuneko osasunarentzako baliabide onena" da. Horrela, bertaratuko direnei egun erabiltzaileek arreta maila desberdinetan ibiltzeko aurkitzen dituzten oztopoak gainditzen lagundu nahi zaie [...]

Euskal Osasun Sistema Publikoaren Berrikuntzako jardunaldia Europako Kudeaketa Aurreratuko XXII astean

By |2015-12-03T09:44:03+01:002 December 2015|

Euskal Osasun Sisteman burutzen ari diren ikerketa eta berrikuntzako estrategiak aurkeztea da jardunaldi honen xedea. Kudeaketa Aurreratuko Europako XXII Astea, zeinaren leloa "Kudeaketa Aurreratua erakunde aurreratuak lortzeko" den, urriaren 26 eta azaroaren 6 bitartean ospatuko da Euskadin. Era berean, urriaren 26 eta 30 bitartean, Bilboko Euskalduna Jauregiak hartuko du kongresua eta, bertan, estrategien, bezeroen, pertsonen, [...]

II. jardunaldia: Arreta integratuko “Praktika onak” Euskadin

By |2015-12-03T09:46:15+01:002 December 2015|

Azaroaren 18an ospatuko da xedetzat arreta integratuan zentratutako ekimenak abian jartzeko jakintza eta dauden esperientziak partekatzea duen II. edizio hau. Osasun integratuko antolaketa-eredu hau, zeinetan Osakidetzak urteak daramatzan lanean, pertsonan oinarritutako biztanlerian zentratzen den ikuspegitik abiatzen da, osasun sisteman sarbidea errazteko laguntza-eremu desberdinetan parte hartzen duten agente guztien arteko koordinazioaren, kolaborazioaren eta integrazioaren bitartez. Antolaketan [...]

Arreta Integralaren inguruko Nazioarteko 16. konferentziarako (ICIC) abstract-ak jasotzeko epea ireki da.

By |2015-12-03T09:48:18+01:002 December 2015|

Bartzelonan burutuko da ICIC-aren hurrengo edizioa, "Mugimendua aldaketarako: jendearentzat zentratua eta Osasun Integralekoa eta Arreta Sozialekoa" leloarekin. Kataluniako Generalitat-aren PIAISS-ek, Bartzelonako Clinic Ospitaleak (HCB), Forum ITESSS-ek eta TicSalut Fundazioak antolatuta, 2016ko maiatzaren 23 eta 25 bitartean ospatuko da, eta Kronikgune bertan parte hartu nahi du gaur egun lantzen ari den europar proiektuak aurkezteko. 3 egun [...]

Pre-Start proiektuaren esku-hartzea abian da OSI Bidasoan, OSI Donostialdean eta OSI Tolosaldean

By |2015-12-03T09:50:11+01:002 December 2015|

Urrian zehar, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeak biltzeari ekingo zaio, zeinak osasunaren sustapen-programan eta bizimodu-ohituretan aldaketak sustatzeko programan sartuko diren. Pre-Start, Prevention Strategies for Adolescents at Risk of Diabetes programan parte hartzen duten erakundeetako profesionalak trebatuz, Itziar Vergara Doktoreak zuzendutako proiektuaren taldeko esku-hartzeari ekin zaio, bizimodu osasuntsuarekin lotutako hainbat gai aztertzeko helburuarekin, oinarrizko hiru [...]

Carewell europar proiektua: gaitz anitzeko gaixoarentzat arreta integratua eskaintzeko bide berriak

By |2015-12-03T09:52:07+01:0027 November 2015|

Euskadin, Kronikguneren eta Osakidetzaren eskutik, Carewell europar proiektuaren liderra da, eta gaixotasun anitz dituzten gaixoen zaintza eta arreta zerbitzua bi modutan hobetzean oinarritzen da: arreta integratuaren koordinazioa, eta etxean gaitasuna, arreta eta laguntza ematea informazioko eta komunikazioko sistema berrien bitartez (IKT). Carewell proiektuaren helburua eritasun anitz dituzten gaixoei kostu aldetik eraginkorrak diren arreta integrala eskaintzeko [...]

12-14 urte bitarteko nerabeen bizi-aztura osasuntsuen sustapena.

By |2015-12-03T09:52:37+01:0027 November 2015|

Pre-Start europar proiektua martxan jartzearekin, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeen bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko esku-hartzearen eraginkortasuna neurtu nahi da. Nerabeen artean obesitatea eta sedentarismoa areagotzeak helduekin lotura handiagoa izan ohi duten gaixotasunen maiztasuna ere areagotu du, besteak beste sindrome metabolikoa, II motako diabetesa (DMT2)… Horregatik, bizimoduen aldaketarekin lotutako esku-hartzeak nerabeen osasunean eta gaixotasunen prebentzioan eragin [...]

Action Group B3-Integrated Care delakoaren “Aldaketaren kudeaketako Praktika Onak” inguruko lehen mintegia, EIP-AHA proiektuaren barruan

By |2015-12-03T09:54:23+01:0027 November 2015|

Abuztuak 6an, eguerdiko ordu bietan (CET), eta EIP-AHA – Zahartze Aktiboko eta Osasuntsurako Europar Garapenerako Lankidetzaren barruan, Action Group B3-Integrated care taldeak “Aldaketaren kudeaketan praktika onak: Gaixotasun Kronikoak Maneiatzeko Maccabi Diziplina anitzeko Telemedikuntzako Zentroa" sareko lehenengo mintegia antolatu du.   Mintegiaren xedea Israelen burutu den 24/7 zentroaren esperientzia modu interaktiboan erakustea da. Proiektu hori "oso [...]

Beste sari bat Carewell Europar proiektuarentzat

By |2015-12-03T10:19:42+01:0027 November 2015|

Arreta Primarioko Espainiar Zuzendarien Elkarteak (SEDAP) “Arreta primarioa: Norabidea zehaztuz” ("Atención Primaria: Marcando rumbo") leloarekin ospatu du bere XVII. Kongresua Palma de Mallorcan. Kongresuaren helburua lanbidearen ikuspegi orokorra partekatu eta ematea zen, baina baita Arreta Primarioak eredu sanitarioan izan behar duen lidergoari buruz eztabaidatzea ere. Topaketan sektoreko 300 profesional elkartu dira, eta bertan, Kronikgunek Osakidetzarekin batera hartu dute [...]

Internet bidezko terapia berria depresioa duten gaixoentzat.

By |2015-12-03T10:19:49+01:0027 November 2015|

Mastermind europar proiektuaren helburu nagusia Internet bidez esku-hartze integratuaren barruan terapia kognitibo-konduktualeko programa bat hedatzea da. Munduan 350 milioi pertsona inguruk dute depresioa. Estatistikek, aldiz, munduan tratamendu egokia % 50k inguruk bakarrik hartzen dutela diote. Baliabide eskasiak, buruko gaitzen estigmatisazioak, osasun mentaleko zerbitzuetarako sarbidean eta zerrendetan parekotasunik ez egoteak eragiten du hori gehienbat. Horregatik, Mastermind [...]

Kronik ON: gaixo kroniko konplexuaren ahalduntzea programaren barruan.

By |2016-02-03T16:53:13+01:0027 November 2015|

Sistema sanitarioak eraldatzen ari dira gaixoei arreta integratua eskaintzeko; eta testuinguru berri horretan, gaixoa eta zaintzailea gaitzea funtsezkoa da osasunarentzat. Gaixoa gaitzen denean, honek bere gaixotasunaren kudeaketa rol aktiboa hartzen du eta bere erabakien eta osasunean eragina duten ekintzak hobeto kontrolatzen ditu.             Carewell, Europar proiektuaren esparruan, zeinaren helburua gaixo kronikoen [...]

Euskadi eta bere Carewell proiektuari eman dio Correo Farmacéutico aldizkariak ekimen onenetako baten saria.

By |2015-12-03T10:22:30+01:0027 November 2015|

Euskadi lider duen Carewell proiektuak, Osakidetzaren eta Kronikguneren bitartez, irabazi du Correo Farmacéutico aldizkariak ematen duen “Urteko Ekimen Onenetako” baten saria, Kudeaketa mailan. Aldizkariak Sarien XII. edizioa ospatu du, euren ekarpenekin osasun mundua hobetzen laguntzen dutenen ekarpena saritzeko xedearekin. Carewell gaixotasun anitz dituen gaixoarentzat arreta integraleko bide berriak aztertzen dituen Europako proiektua da. Euskadiz gain, bertan [...]

Euskadik bere bi “praktika on” eta aurrerapenak aurkeztuko ditu martxoaren 9an eta 10ean ospatuko den “Berrikuntza Zahartze Aktiboan eta Osasuntsuan” (EIP-AHA) Europako goi-bileran.

By |2015-12-03T09:55:38+01:0027 November 2015|

Brusela Europako eskualdeentzako eta merkatuko liderrentzat topagunea bilakatu da, eta han aztertu da, hain zuzen ere, nola bihurtu teknologiak, berrikuntzak eta berrikuntzak ea lankidetzarako modu berriak Europako aldaketa demografiko handirako aukera. 2013an, Euskadi Reference Site (Erreferentzia-gune) izendatu zuten Europa mailan, berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiboa eta osasuntsua lantzeko eta arreta sistema proaktiboak hiritarretan oinarrituta bilatzeko egindako [...]

ACT partzuergoa Bilbon elkartuko da Hiritarren Koordinazioaren (CC) eta urrutiko osasun zerbitzuen edo Teleosasunaren (TH) inguruan orain arte lortu diren emaitzak aztertzeko.

By |2015-12-03T10:23:08+01:0027 November 2015|

Advancing Care Coordination and Telehealth Deployment Programme (ACT) europar proiektua(DG Sanco-k finantzatua) CC eta TH Osasun Sistemetan eskala handian barneratzeko dago zehazki diseinatuta. Topaketa honen helburua zaintzaren eta Teleosasuneko zerbitzuen koordinazioko zerbitzuak Sistema Sanitarioetan behar bezala barneratzeko antolaketa- eta egitura-gakoak aztertzen jarraitzea da. Proiektuan Europako 14 bazkidek hartzen dute parte, eta 5 eskualdetan ari dira [...]

“Osasun Digitala: Esperientzia Berritzaileak” Kongresua, Donostiako Miramar Jauregian.

By |2015-12-03T10:23:50+01:0027 November 2015|

Ekainak 18an eta 19an, Donostiako Miramar Jauregiak “Osasun Digitala: Esperientzia Berritzaileak” ikastaroa hartuko du, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Osakidetzak antolatutakoa. Topaketa honetan informazioko eta komunikazioko teknologiak (IKT) barneratzea landuko da, bai produktuei, zerbitzuei eta laguntzarako prozesuei, bai erakunde sanitarioei, hiritarren osasuna eta ongizatea hobetzeko helburuarekin. Europako Batzordearen e-Osasunari buruzko 2012-2010 ekintza-planaren arabera, osasunari aplikatutako teknologien erabilerak [...]