Biosistemak

UPRIGHT proiektua psikologia positiboko munduko IPPA biltzarrean aurkeztu da

By |2020-01-16T14:56:40+01:008 August 2019|

Uztailaren 19tik 21era izan da seigarren edizioa, Melbourneko (Australia) Biltzar eta Erakusketa Jauregian. Munduko biltzar hori oso garrantzitsua da psikologia eta hezkuntza positiboaren arloan, eta, oraingoan, "Nexus” (alegia, lotura) izan da gai nagusia. Haren programa zientifikoa UPRIGHT proiektuarekin bat etorrarazi da, eta mundu osoko eskoletako erresilientzian oinarritutako hezkuntza positiboko programa eta jardunbideei buruzko aurkezpenak bildu [...]

UPRIGHT partzuergoak bere hirugarren osoko biltzarra egin du

By |2019-10-02T10:18:24+02:004 July 2019|

Topaketari esker, orain arte egindako lanak aztertu ahal izan dira, eta datozen hilabeteetan gauzatuko diren ekintzen plan xehatua ezarri. beak Trondheimen (Norvegia), NTNUren egoitzan, egin da UPRIGHT proiektu europarraren hirugarren batzar nagusia. NTNU Partzuergoaren zazpi bazkideetako bat da. Ekainaren 25ean eta 26an, orain arte burututako zereginak eta izandako gertaera garrantzitsuak laburbildu dira, baita hurrengo urratsak [...]

Kronikgunek europar proiektu berri batean parte hartuko du: Young50

By |2019-10-02T10:03:38+02:0018 June 2019|

Ekainaren 6an eta 7an, Young50 proiektuaren hasierako bilera egin da.  Gaixotasun kardiobaskularrak Europar Batasuneko heriotza-kausa nagusietako bat dira, eta urtean 1,8 milioi heriotza baino gehiago eragiten dituzte, baita bizitza-urte potentzialen galera handia ere. Ebidentzia zientifikoak indartu egin du esku-hartze prebentiboen garrantzia gaixotasun kardiobaskularren agerpena prebenitzeko edo atzeratzeko, bizitzeko era osasungarriei jarraituta; bereziki, dieta egokia izatea, [...]

Osakidetzak eta Kronikgunek balioan oinarritutako arretan aurrerapenak aurkeztu dituzte ICHOM 2019 konferentzian

By |2019-10-11T13:54:42+02:0031 May 2019|

Ekitaldi hau Rotterdamen izan da, 2019ko maiatzaren 2an eta 3an. ICHOM irabazi asmorik gabeko erakundea da; eta bere helburua mugimendu globala katalizatzea da, gaixoei ematen zaien arreta balioan oinarritutako arreta bihurtzeko. Eraldaketa hau hainbat modutan sustatzen da: informatutako erabakiak hartzea bultzatuz, laguntzaren kalitatea hobetuz eta kostuak murriztuz. Orain arte, erakundeak 30 herrialdetako 600 asistentzia sanitarioko [...]

C3-Cloud Europako proiektuaren seigarren batzar nagusia

By |2019-10-23T15:23:51+02:0028 May 2019|

2019ko maiatzaren 9an eta 10ean, Londresen, bildu ziren oraingoan proiektuko bazkide guztiak. Batzarrean, azken sei hilabeteetako lana aztertu da, datozen hilabeteetako zeregin nagusiak planifikatu, eta Europako Batzordearekin batera proiektuaren bigarren berrikuspen ofiziala prestatu. C3-Cloud proiektuaren helburu nagusia da gaixotasun anitzeko gaixo konplexuei zuzendutako arreta pertsonalizatuko planak garatzea. Frogetan oinarrituko diren plan horiek IKT erremintak baliatuko [...]

CHRODIS-PLUS Baterako Ekintzak batzar nagusia egin du

By |2019-10-02T09:53:14+02:0023 May 2019|

Maiatzaren 14an eta 15ean, Budapesten, egin da batzar nagusia.  CHRODIS-PLUS Baterako Ekintzak («Joint Action») 20 hilabete baino gehiago daramatza martxan, eta gaixotasun kronikoek dakarten kargari aurre egitea eta Europako osasun-sistemen jasangarritasuna eta erantzuna bermatzea du helburu nagusi gisa. 20 herrialdetako 42 onuradun daude ekimenean, eta, orain, halaber, Norvegia, Serbia eta Islandia. Kronikgune eta Osakidetza [...]

Euskadiko delegazio bat Eskozian izan da Interreg Europe fundazioaren TITTAN proiektuaren harira

By |2019-09-09T16:17:18+02:0010 May 2019|

Apirilaren 29an eta 30ean, Osakidetza eta Kronikgune Glasgowko Strathclyde Unibertsitatean izan dira BIOEF fundazioarekin batera.   Bisita hori Interreg Europe fundazioaren TITTAN (Translation, Innovation & Technology Transfer in Ageing Network) proiektuaren 2019-2020 ekintza-planeko jardueretako bat da. TITTANek bi helburu ditu: batetik, osasun-sistemen kalitatea hobetzea, irtenbide berritzaileak garatuta; eta, bestetik, biztanleriaren zahartze aktiboa eta osasuntsua sustatzea. Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna [...]

ACT@Scale proiektuak eskuliburu batean argitaratu ditu emaitzak

By |2019-10-02T09:33:42+02:006 May 2019|

Edonork eskura dezake proiektuaren webgune ofizialean. Eskuliburuan (Handbook), ikerketak iraun duen hiru urteetan izandako esperientzia eta emaitza guztiak biltzen dira. Arreta integratuko eta telemonitorizazioko jardunbide egokiei buruzko ikerketan parte hartu duten lurraldeen ezagutzak eta esperientziak ezagutarazi nahi ditu dokumentuak. Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei, adin aurreratukoei, hauskorrei edo gaixotasun mentalak dituztenei zuzendutako jardunbide egokiak dira. Eskuliburuak Europa [...]

Kronikgune Donostian egin den Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko X IX. Biltzarrean (ICIC) izan da.

By |2019-09-20T11:27:59+02:0024 April 2019|

Apirilaren 1etik 3ra, arreta integratuari buruzko urteroko nazioarteko biltzarra izan da. Osakidetzak, BIOEFek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute biltzarra, International Foundation for Integrated Care (IFIC) fundazioarekin batera, eta, aurten, «Kultura partekatu bat aldaketaren alde: pertsonetan oinarritutako zerbitzu integratuen ereduak ebaluatzen eta ezartzen» izan du izenburu gisa. Hemeretzigarren biltzar [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintzak Europako hegoaldean dituen bazkideak hauskortasuna lantzeko ibilbide-orria zehazteko bildu dira.

By |2019-09-20T10:32:20+02:0017 April 2019|

2019ko apirilaren 10ean eta 11n, Greziako Elkargo Amerikarraren Osasun Institutu Publikoan egin da topaketa. Europar Batasunaren 2014-2020 aldirako Osasun Publikoko Programak ADVANTAGE Baterako Ekintza finantzatzen du. Azken fasean dago proiektua. Kronikgune eta Osakidetza, Euskadiren ordezkari gisa, Europako 22 estatu kidez osatutako partzuergo baten parte dira. Haien guztien helburu nagusia da Europarako esparru komun bat ezartzea [...]

Kronikgunek Advantage proiektua aurkeztu du Osakidetzak antolatutako Adinekoentzako Arretari buruzko I. Jardunaldian

By |2019-06-26T09:00:44+02:0031 March 2019|

Martxoaren 14an izan da ekitaldia, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan.    Adinekoentzako Arretari buruzko I. Jardunaldiak lehen mailako arretako, osasun mentaleko, ospitaleko arretako, arlo soziosanitarioko eta osasun publikoko profesionalak eta osasun-arloko zuzendaritza-taldeak elkartu ditu. Lehenengo topaketa honek bi helburu izan ditu: (i) bertaratuak ohartaraztea zeinen garrantzitsua den adinekoek funtzio onak izatea; eta (ii) Adinekoentzako Arretarako Programa (PAM) [...]

Kronikgunek hainbat proiektu europar aurkeztu ditu Paziente Kronikoaren Osasun Arretari buruzko XI. Biltzar Nazionalean

By |2019-06-26T08:40:48+02:0019 March 2019|

Méridako Biltzar Jauregian egin da Paziente Kronikoaren Osasun Arretari buruzko XI. Biltzar Nazionala, martxoaren 7an eta 8an. «Ampliando horizontes» goiburupean, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen arloetako profesionalak eta kudeatzaileak eta pazienteak elkartu ditu Biltzarrak, gaixotasun kronikoen etorkizunari buruz hitz egiteko. Kalkuluen arabera, gaur egun biztanleen % 3-4 patologia anitzeko gaixoak dira; hau da, aldi berean gaixotasun kroniko bat [...]

Europako UPRIGHT proiektuaren bigarren osoko biltzarra

By |2019-05-31T10:04:37+02:0018 February 2019|

Aurten, 2019ko otsailaren 6an eta 7an izan da bazkideen bigarren topaketa, Trenton, Italia.  UPRIGHT, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers”, proiektuaren xedea gazteen erresilientzia areagotuz ongizate mentala sustatzea eta gaixotasun mentalak saihestea da. Ikerketa 12 eta 14 urte bitarteko nerabeei dago zuzendua. Kronikgune beste sei [...]

Kronikgunek europar proiektu berri batean parte hartuko du: SCIROCCO Exchange

By |2019-05-31T09:49:35+02:0012 February 2019|

Otsailaren 6an eta 7an, SCIROCCO Exchange proiektuaren hasierako bilera egin zen Luxenburgon. Hamalau bazkidek osatzen dute Scirocco Exchange partzuergoa, besteak beste Kronikgunek eta Osakidetzak. Europako bederatzi eskualdek hartzen dute parte: Alemania, Flandes, Euskadi, Eskozia, Eslovakia, Eslovenia, Vilna, Polonia eta Puglia. Europako Batzordearen Hirugarren Osasun Programaren finantzazioa duen proiektu honen helburu nagusia osasun agintariei eta laguntza [...]

ACT@Scale europar proiektuaren zazpigarren batzar nagusia egin da Bruselan

By |2019-05-31T09:43:06+02:001 February 2019|

Iragan urtarrilaren 23an ospatu zen ACT@Scale proiektuaren zazpigarren eta azken batzar nagusia, Hego Danimarkako eskualdearen europar bulegoan, Bruselan. ACT@Scale proiektuaren  helburua Jardunbide Egokiak garatzea, sendotzea eta arreta integratura eta telemonitorizaziora haiek eramatea da,  Europako eskualdeen artean ikasitakoa lankidetza metodologia baten bitartez transferitzeaz gain. Jardunbide Egokiak gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei, adin aurreratukoei, hauskorrei edo gaixotasun mentalak [...]

Kronikgunek osasun arreta integratuari buruzko tailer batean parte hartu du

By |2019-01-28T13:50:17+01:0028 January 2019|

Kronikgunek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila ordezkatuz, “Steering Group on Promotion and Prevention (SGPP) marketplace workshop on digitally-enabled, integrated, personcentred care” ekitaldian parte hartu du. Europako Batzordeak antolatutako ekitaldi hau pasa den abenduaren 12an eta 13an ospatu zen Ikerketa Zentro Bateratuaren (Joint Research Centre JRC) instalazioetan, Ispran, Italian. Euskadi zahartze eta kronikotasunaren inguruko Euskal Osasun Estrategiak: [...]

C3-Cloud proiektuaren V. Osoko Bilkura ospatu da Bonnen

By |2018-12-19T10:15:33+01:0019 December 2018|

Azaroaren 5, 6 eta 7an ospatu zen Bonn-en (Alemania) C3-Cloud patzuergoaren bosgarren osoko bilkura. Topaketa honetan duela gutxi burututako jarduerak berrikusi eta otsailean abiatuko den esku-hartzearekin hasteko beharrezkoak izanik oraindik ere gauzatu ez diren jarduerak hobetu dira. C3-Cloud proiektuaren helburua gaixotasun anitzeko gaixo konplexuei zuzendutako arreta pertsonalizatuko planak garatzea da. Frogetan oinarriko diren plan horiek [...]

Abian da UPRIGHT europar proiektuaren esku-hartzea Euskadin

By |2018-12-19T10:02:23+01:0019 December 2018|

Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatuta, UPRIGHT proiektua, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers” delakoa, 12 eta 14 urte bitarteko nerabeei dago zuzenduta. Izan ere, bizitzaren etapa honetan osasun mentaleko arazoak eta jarrera arriskutsuak gara ditzaketen faktore anitzak aurki ditzakete. UPRIGHT ikastetxea, irakasleak, nerabeak eta [...]

Osakidetzan gaixotasun anitzeko gaixoei laguntzeko ikuspuntuari buruzko jardunaldia

By |2018-12-19T09:53:16+01:0019 December 2018|

Urriaren 9an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko areto nagusian izan zen “ACT@Scale europar proiektuaren barruan, Osakidetzan Gaixotasun Anitzeko Gaixoei laguntzeko ikuspegia”-ri buruzko jardunaldia. Act@Scale proiektu europarraren xedea arreta integratuko eta telemonitorizazioko Jardunbide Egokiak (JE) barneratzea, garatzea eta sendotzea da, hedapena sustatzeko eta ikasitakoa eta ezagutza Europako beste eskualde batzuetara transferitzeko. Kronikgunek eta Osakidetzak bi Jardunbide Egoki aurkezten [...]

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia

By |2018-11-21T10:31:04+01:0021 November 2018|

2018ko urriaren 25ean Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sarearen (REDISSEC) VI. jardunaldia egin zen Carlos III Osasun Erakundeko Ernest Lluch aretoan. Jardunaldi honen hari nagusia osasunaren esparruko inplementazioari buruzko ikerketa izan zen. Ebidentzia zientifikoaren eta osasun programa eta politikak abiaraztearen artean dagoen etena murrizteko osasun erabakitzaileekin lan egiteko asmoa dago. Jardunaldia gaixotasun kronikoen ikerketan [...]

Bruselan ospatu da SCIROCCO Europako proiektuaren amaierako hitzaldia

By |2018-11-21T10:08:54+01:0021 November 2018|

Pasa den urriaren 24an SCIROCCO proiektuaren amaierako hitzaldia egin zen “Scotland House Conference Centre“ zentroan, Bruselan. Lan handiko bi urte eta gero, SCIROCCO proiektuak SCIROCCO arreta integratuarentzako Heldutasun-eredua balioetsi eta frogatu du. Eredu honen azken bertsioa 2018ko urriaren 24an Bruselan egindako amaierako hitzaldian eman zen ezagutzera. Ekitaldian, “SCIROCCO Tool” izeneko online tresnaz gain, hau aplikatzeko [...]

Adinberri Kongresua

By |2018-11-19T10:11:37+01:0019 November 2018|

Kronikgunek “Adinberri” kongresuan hartuko du parte.  Kronikgunek “Adinberri, Zahartze Osasuntsuaren Erronkak eta Aukerak Gipuzkoan” kongresuan hartuko du parte, Donostian ospatuko dena azaroaren 22 eta 23an. Informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu kongresuaren webgune ofiziala. https://www.gipuzkoa.eus/es/web/etorkizunaeraikiz/congreso-adinberri        

Europako UPRIGHT proiektuaren lehenengo osoko biltzarra egin da

By |2018-10-25T10:06:54+02:0025 October 2018|

Islandiako Reykjavik hiria aukeratutako tokia izan da 2018Ko abuztuaren 28an eta 29an UPRIGHT partzuergoa osatzen duten zazpi bazkideen arteko lehenengo biltzarra egiteko. UPRIGHT, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers” proiektuaren xedea gazteen erresilientzia gaitasuna areagotuz ongizate mentala sustatzea eta gaixotasun mentalak saihestea da. Europako Batzordearen [...]

Bartzelonan ACT@Scale proiektuaren 6. batzar nagusia egin da

By |2018-10-25T09:58:54+02:0025 October 2018|

Bartzelona aukeratu da europar proiektuaren jarraipen bilera berria burutzeko urriaren 2an eta 3an. ACT@Scale proiektua 2016an hasi zen eta bukaerara heltzear dago, 2019ko otsailerako aurreikusita. Partzuergoa, 13 europar kidek osatuta, lanean aritu da hobekuntza-arloak hauteman eta aztertzeko, eta Arreta Integratuaren eta Telemonitorizazioaren jardunbide egokien zabalpena erraztuko duten ekintza zehatzak inplementatzeko, metodologia kolaboratzailearen bitartez. Azken xedea gaixotasun [...]

Euskadiko delegazio bat Eskoziara joan da Eskoziako

By |2018-10-25T09:45:52+02:0025 October 2018|

Bisita hau, Europako Scirocco proiektuan barneratuta, irailaren 4an eta 5ean egin zen Glasgow eta Edinburgh hirietan. 2018ko azaroaren 20an bukatzen den Europako Scirocco proiektuaren (http://www.scirocco-project.eu/) helburua Europako zenbait eskualdetan arreta integratuaren Jardunbide Egokiak arrakastaz eskalatzea posible egingo duen tresna balioetsia eta probatua eskaintzea da (“Scirocco Tool”). Arreta integratutako soluzioak hartzeko, eskualde jakin bateko hobekuntzarako alorrak [...]

Scirocco proiektu europarraren laugarren Batzar Nagusia

By |2018-07-13T13:21:15+02:0013 July 2018|

Ekainaren 27an eta 28an, Edinburgoko hirian, Eskozian, burutu zen proiektu europarraren baitako partzuergoaren bilera berri hau. Scirocco proiektu europarrak ("SCaling IntegRated Care in COntext") 27 hilabete bete ditu jada, aurreikusitako 32 hilabeteetatik, eta Europako eskualdeen artean Arreta Integraturako Jardunbide Egokiak zabaldu eta transferitzea ahalbidetzen duen tresna baten garapena eta balidazioa du helburu, betiere testuingurua kontuan [...]

Kronikgunek EHMA 2018 kongresuan hartu du parte

By |2018-07-11T09:17:33+02:004 July 2018|

Ekainaren 20 eta 22 bitartean Budapesten izan zen EHMA (European Health Management Association) kongresuaren 2018ko edizioa. Aurtengo lelo nagusia “Bihur dezagun egi” izan da (“Making it happen”). Haren bitartez, osasun sistemetan politikak aplikatzeko orduan aldaketak barneratzeari eta desafioak gainditzeari buruzko eztabaida sortu nahi izan da. Eta, horretarako, hauek izan dira konferentzian jorratu diren gai nagusiak: [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintzak proiektuaren espainiar bazkideekin bigarren topaketa ospatu du

By |2018-07-11T08:36:03+02:0025 June 2018|

Egun Europak duen erronka serio eta handienetako bat zahartze demografikoa da. Zaharrek gero eta arrisku handiagoa dute hauskorrago bihurtzeko, eta baita zahartzeari lotutako desgaitasunen bat garatzeko ere, eta horrek eragina du haien bizi-kalitatean. Ildo horretatik sortu da, hain zuzen ere, ADVANTAGE JA (JA ingelesezko Joint Action-en siglengatik) Baterako Ekintza, zeinak EB 2014-2020 Hirugarren Osasun Programak [...]

Kronikgunek CHRODIS-PLUS Baterako Ekintzak Dublinen antolatutako “in situ” bisitan parte hartu du.

By |2018-06-18T12:57:15+02:0018 June 2018|

Ekainaren 6an eta 7an, Italiako eta Lituaniako bazkideek Dublinen ezarritako "Eskola aktiboa" programa sakonki ezagutzeko aukera izan dute. CHRODIS-PLUS Baterako Ekintzak (“Joint Action”), guztira, Europako 20 herrialdetako 42 onuradun ditu eta bere helburua kide diren estatuei gaixotasun kronikoek duten zama murrizten laguntzea eta Europako osasun sistemen jasangarritasuna eta erantzuna bermatzea da. Horrela, lau urtetan zehar, [...]

Norrbotten-eko, Suediako, delegazio batek Euskadi bisitatu du Araba ESIak garatutako “Aurretiazko Borondateak” Jardunbide Egokia ezagutzeko.

By |2018-06-18T11:58:50+02:0015 June 2018|

Lan-bisita, ekainaren 12an eta 13an egin zena, Scirocco Europako proiektuaren barruan kokatzen da. Sciroccon, “SCaling IntegRated Care in COntext”, “Scirocco Tresna” garatzen ari dira. Honi esker, arreta integratuaren adopziorako eskualdeen heldutasunaren ebaluazio multidimentsionala eta Jardunbide Egokien heldutasun-baldintzen analisia egin daitezke. Aurtengo azaroan bukatzen den ikerketa honen helburua arreta integratuan jardunbide egokien eskalatzea eta transferentzia arrakastatsua [...]