Biosistemak, RICAPPSen etapa berriaren parte aktiboa

Joan den martxoaren 6an BAT B Accelerator Tower-en gure institutuari atxikitako taldeen fase berriaren aurkezpena egin zen.

Joan den martxoaren 6an, Biosistemak ekimenak mugarri garrantzitsu bat hartu zuen BAT B Accelerator Tower-en: institutuari atxikitako Kronikotasunaren, Lehen Mailako Arretaren eta Osasunaren Sustapenaren Ikerketa Sareko (RICAPPS) bi taldeen aurkezpena.

RICAPPS Carlos III .a Osasun Institutuak finantzatutako sare nazionala da. 2025-2027 fase berrian, RICAPPSek 11 autonomia-erkidegotako 22 ikerketa-talde biltzen ditu, eta Espainiako biztanleriaren % 90,2 hartzen du.

Biosistemak ekimenaren protagonista izango da bi talderen parte-hartze aktiboari esker: Barrualde-Galdakao ESI taldea, Susana García Gutierrez doktoreak zuzendua, eta Bilbo-Basurto ESI taldea, Amaia Bilbao González doktoreak gidatua. Talde horiek lehen mailako arretan, kronikotasunean eta osasunaren sustapenean osasun-emaitzetara bideratutako sareko ikerketa sustatzen lan egingo dute, emaitzak praktika klinikora eta osasun-zerbitzuen erakundeetara transferitzeko eta, horrela, herritarren osasun-arretaren hobekuntza bermatzeko.

Era berean, Biosistemak sarea kudeatzeko ardura du, 14. lan-paketea koordinatuz: “Osasun-zerbitzuetan ikertzeko metodologia kuantitatiboak eta kualitatiboak edo hobekuntza berritzaileak garatzea, eta pazientearen ikuspegia atzemateko tresnak garatzea”. Nabarmentzekoa da bi taldeetako ikertzaileek ere parte-hartze aktiboa dutela batzorde zientifikoan eta zabalkunde-batzordean.

Aldi berrirako helburu estrategikoak

Etapa hau berriki abian jartzeak lan-lehentasunak ezartzen ditu, besteak beste: emaitzak praktika klinikora transferitzea bizkortzea, ikertzaileen, klinikoen eta pazienteen arteko diziplina anitzeko lankidetza sustatzea, eta konponbide berritzaileak bultzatzea biztanleriaren zahartzea edo osasun-arloko desberdintasunak bezalako erronketarako.

Ekimen horri esker, aurrerapen zientifikoak osasun-laguntzarako eta pazienteen bizi-kalitaterako hobekuntza zehatz bihurtu ahal izango dira. Biosistemak ekimenetik, lanean jarraituko dugu euskal ikerketa osasun-berrikuntzaren abangoardian kokatzeko.

Informazio gehiago: https://www.ricapps.es