Euskadi Osasun Mentalari buruzko Europako Ekintza Bateratuaren estatu mailako buru izateko agintaritza eskuduna izendatu dute
Biosistemak Osasun Sistemen Ikerketa Institutuak (lehen Kronikgune) Osasun Saila eta Osakidetza ordezkatzen ditu Europako proiektu honetan. Osasun mentala Europako Batzordearen jarduera-eremu eta lehentasun sanitarioetako bat da, eta osasun mental ona eta horrekin lotutako arazoen prebentzioa sustatu nahi ditu. Europako Batzordeak lantzen dituen ildo eta arlo estrategikoak honako hauetara hurbiltzen dira: osasun mentaleko arazoen detekzio goiztiarra [...]