Biosistemak

About Biosistemak

This author has not yet filled in any details.
So far Biosistemak has created 1412 blog entries.

ACT@Scale proiektuaren hirugarren Batzar Nagusia ospatu da

By |2017-04-07T10:01:42+02:007 April 2017|

2017ko martxoaren 14 eta 15 bitartean, Groningenen, Holanda, elkartu zen ACT@Scale europar proiektuaren partzuergoa. Proiektuaren hirugarren Batzar Nagusia izan zen, eta bertan aztertu ziren hobekuntzak, unera arteko lorpenak eta etorkizunerako jarduerak. ACT@Scale europar proiektuaren partzuergoa ACT@Scale proiektua 2016ko martxoan hasi zen, eta bere xede nagusia Arreta Integratuko eta Telemonitorizazioko praktika onak modu eskalatuan [...]

Kronikgune eta Osakidetzaren europar proiektuak Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko IX Kongresuan aurkeztuko dira

By |2017-04-06T16:35:44+02:006 April 2017|

Osasun profesional eta gizarte zerbitzuko profesional ugari elkartu ziren Gaixo Kronikoaren Osasun Arretarako Nazioko IX Kongresuan eta Gaixo Aktiboaren Nazioko IV Konferentzian Gaixo Kronikoaren Arreta Sanitarioko Nazioko IX Kongresua Oviedoko Kongresuen eta Erakusketa Jauregian ospatutako konferentziaren leloa “Garaiz gabiltza!” (“¡Estamos a tiempo!”) izan zen, zeina Kronikotasunaren arretarako estrategia berritzaileak inplementatzea proposatzean oinarritzen zen. [...]

Liguriako eskualdea, Italiakoa, Euskadira hurbilduko da arriskuen estratifikazioko tresna ezagutzeko.

By |2017-04-05T10:18:04+02:0027 March 2017|

Lankidetza honen bidez Zaharkitze aktibo eta Osasuntsuan Praktika Onen inguruko ezagutza transferituko dira. Euskadi “Reference Site” (erreferentzia-eskualdea) izendatu dute berriro 2016an Europa mailan. Europako Batzordeak eman zion onespen hori zaharkitze aktibo eta berritzailerako ikuspegi bateratu eta berritzailea inplementatzeagatik. Erreferentziako eskualde gisa, Praktika Onak hedatzeko eta errepikatzeko prozesuan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa hartu du. Esparru [...]

Europako lau eskualdek Euskadi bisitatu dute INNOSASUN programa ezagutzeko, TITTAN proiektuaren esparruan.

By |2017-03-20T12:37:09+01:0023 March 2017|

Otsailaren 22an eta 23an Euskadi bisitatu zuen Saxoniatik (Alemania), Lombardiatik (Italia), Galiziatik eta Eskoziatik etorritako pertsonek osatutako talde batek, BIOEF erakundeak garatutako INNOSASUN proiektua ezagutzeko xedearekin. Bisitariek aukera izan zuten programa bertatik bertara ezagutzeko eta programa horri esker burututako kasu arrakastatsuetara hurbiltzeko. Jardunaldian zehar, programaren arduradunek parte hartu zuten, BIOEF eta enpresa laguntzaileak alegia, eta [...]

StaRI estandarrak argitaratu dira: Standards for Reporting Implementation Studies.

By |2017-03-20T11:25:42+01:0020 March 2017|

Estandar hauen bildumatze eta argitaratzearen helburua da inplementazioaren alorreko ikerlanen argitalpenak hobetzeko eta bateratzeko gomendioak jasotzen dituen dokumentu bat sortzea (“StaRI”). Ekimen honek lortu nahi duena da ikertzaileei laguntza eskaintzea txosten garden eta zehatzak presta ditzaten burututako eta inplementatutako azterlanetarako. Prozesu honetan zehar, berrikuspen sistematiko bat eta e-Delphi bat burutu dira. “StaRI” zerrenda 27 elementu/estandarrek [...]

Bartzelonan ospatu da MasterMind Europako proiektuaren amaierako hitzaldia.

By |2017-03-20T10:47:19+01:0020 March 2017|

Pasa den otsailaren 8an burutu zen MasterMind proiektuaren amaierako hitzaldia, Bartzelonako La Pedrera eraikinean. MasterMind proiektu europarra 2014. urtean hasi zen, depresioa duten pazienteei zuzendutako internet bidezko jokabide-terapia kognitibo (TCC) bat garatu eta ezartzeko xedearekin. Nazioarteko ekimen hau Europako 15 eskualdetan ezarri da eta 36 hilabeteko iraunaldia izan du. Euskadik izan duen parte-hartzea, Kronikgune [...]

Carewell proiektuaren bukaerako konferentzia ospatu da

By |2017-03-14T13:44:58+01:0014 March 2017|

Otsailaren 28an, Carewell europar proiektuaren bukaerako konferentzia ospatu zen Bartzelonako CosmoCaixan. BeyondSilos europar proiektua ere bukatzear dagoela eta, haren bukaerako konferentzia egiteko ere aprobetxatu da ekitaldia. Ehundik gora pertsona hurbildu ziren ekitaldira, besteak beste, partzuergoko zenbait kide, proiektuan parte hartu duten eskualdeetako profesional eta zuzendariak, hainbat arloko hizlariak (industria, politika, soziologia) eta Europako Batzordearen [...]

Euskadik arriskuen estratifikazioari buruzko ezagutzak transferituko dizkie Europako hiru eskualderi

By |2017-03-07T13:39:39+01:007 March 2017|

2016an, Euskadi “Reference Site” bilakatu zen Europa mailan (erreferentziarako eskualde) zaharkitze eta kronikotasunaren arloan. Besteak beste, arriskuen estratifikazioaren Praktika Onak partekatzeko konpromisoa hartu du. Euskadiren ordezkari den Kronikgunek Praktika On horren erreferentziako eskualde gisa lortu zituen funtsak eskualdeen arteko lankidetza babesteko, hau da, ingelesez “Twinning” deritzona burutzeko (anaitzea). Ezagutza hartu eta emateko hiru eskualdeak Liguria, [...]

Praktika On Berritzaileen ezagutza transferitzeko Eskozia eta Euskadiren arteko lankidetza.

By |2017-03-07T13:32:24+01:007 March 2017|

Praktika On Berritzaileen ezagutza transferitzeko Eskozia eta Euskadiren arteko lankidetza. 2016ko abenduan, Europako Batzordeak lau izarrak eman zizkion Euskadiri “Reference Site” gisa.  Zaharkitze aktibo eta osasuntsurako ikuspegi integral eta berritzailea barneratzen duten Eskualdeei, Hiriei, Erietxeei, Erakundeei edo Osasun Zerbitzuei ematen zaien estatusa da. Horrela, “Reference Site” izendatutako lekuek Praktika Onen hedapen eta errepikagarritasuneko prozesuan modu [...]

C3-Cloud proiektuaren hiru eskualde pilotuetara bisitaldiak

By |2017-02-02T09:50:51+01:0030 January 2017|

Iragan ekainean, irailean eta azaroan, proiektuko bazkide teknologikoak hiru eskualde horietara gerturatu dira (Euskadi, Erresuma Batua eta Suedia). C3-Cloud proiektuaren helburu nagusia, “A Federated Collaborative Care Cure Cloud Architecture for Addressing the Needs of Multi-morbidity and Managing Poly-pharmacy” izenekoa, gaitz anitzeko gaixo kronikoei etengabeko arreta eta epe luzekoa ematea da, modu pertsonalizatuan, bateratuan, diziplina anitzekoan [...]

ADVANTAGE BATERAKO EKINTZAREN HASIERAKO BILERA, Madrilen, 2017ko urtarrilaren 19an eta 20an

By |2017-01-27T10:19:51+01:0026 January 2017|

Urtarrilaren 19an eta 20an burutu da ADVANTAGE baterako ekintza ekimenaren hasierako bilera: “Hauskortasuna kudeatzea. Adineko pertsonen desgaitasunik eza sustatzeko planteamendu zabala”. Hauskortasuna prebenitzeko baterako ekintza honek 2014-2020 Europar Batasuneko Hirugarren Europar Osasun Programak lagundutako finantzaketa jaso du. ADVANTAGE ekimenak 3,5 milioi euroko aurrekontua du eta 3 urteko iraupena izango du, 2017ko urtarriletik aurrera. 22 Europar [...]

Scirocco partzuergoa Bilbao Exhibition Centre-en (BEC) elkartzen da proiektuaren lehenengo bilera ospatzeko

By |2016-11-29T17:08:42+01:0029 November 2016|

Iragandako urriaren 18 eta 19an Kronikgunek Scirocco europar proiektuaren lehenengo bilera jaso zuen. Bileraren xedea proiektuaren garapenak ikusi, hurrengo pausuen erabakietan aurrera egin eta parte hartzen duten 5 europar eskualdetan arreta integratuko praktika onak partekatzea izan zen. Scirocco “SCaling IntegRated Care in COntext” europar proiektuaren xedea arreta integratuaren praktika onen transferentzia Europako eskualdeetan zehar modu [...]

Eskuragarri dago Carewell-en dibulgaziozko bideoa

By |2016-12-05T13:32:34+01:0026 October 2016|

Kronikgunek eta Osakidetzak dibulgaziozko bideoa egin dute Carewell proiektuaren inguruan Euskadin egin den lana hiritarrei ezagutzera emateko. Carewell proiektuak emaitza bikaina lortu zuen Europar Komisioaren (EK) urteko ebaluazioan. Izan ere, EKren gomendioetako bat Carewell hiritarrei ezagutzera ematea da. Helburu horrekin, Kronikgunek eta Osakidetzak proiektuaren helburua, gaitz anitz dituzten gaixoei arreta integratua eskaintzeko bide berria, kudeatzaileen, [...]

Mastermind partzuergoa Bilbon bilduko da proiektuaren ebaluazio-fasea aztertzeko

By |2016-10-26T13:07:04+02:0026 October 2016|

Mastermind europar proiektuaren datu-kudeatzaileen eta metodologoen arteko biltzarra Bilbon izan zen irailaren 6an, 7an eta 8an. Bertan bildu ziren eskualde pilotu guztiak unera arte bildutako informazio guztia aztertu eta Europar Batzordeari bidaliko zaion emaitzen azken txostenarentzako erabakiak hartzen jarraitzeko. Mastermind europar proiektua depresioa duten gaixoentzako Internet bidez Jokabide-terapia kognitiboaren (TCC) garapenari eta inplementazioari zuzendutako nazioarteko [...]

Kronikgune buruan duen ASSEHS proiektuaren emaitzek mundu osoan piztu dute jakin-mina.

By |2016-10-05T17:43:56+02:005 October 2016|

ASSEHSen liburu zuriak jakin-min handia piztu du eta argitaratu ondorengo asteetan 28 herrialdetatik ehunka deskarga izan ditu. ASSEHS europar proiektuak sortutako ezagutzak mundu mailan hedatu dira. Activation of Stratification Strategies and Results of the interventions on frail patients of Healthcare Services (ASSEHS) europar proiektua estratifikazioarekin lotutako eta osasun, hezkuntza eta ikerketa sektoreetako profesionalak bildu, arriskuaren [...]

MasterMind proiektuan parte hartzen duten Eskualdeek Interneteko terapia kognitibo konduktualen programak barneratu dituzte.

By |2016-07-20T09:09:09+02:0022 August 2016|

MasterMind europar proiektuaren xedea Interneteko terapia kognitibo konduktual bat (TCC) abian jartzea da esku-hartze integratu baten barruan depresioari aurre egin ahal izateko. Esku-hartzeari hasiera eman aurretik, Eskualde guztiek interneten dauden programak aztertu zituzten Eskualde guztiek eta ikuspegi kliniko, tekniko eta ekonomikotik haiek nola egokitu behar ziren edo programa berriren bat sortzea beharrezkoa zen ala ez [...]

Bukatu da Bidasoako Eskualdeko “Bidasoatik Mundura. Sasoi Erronka” programaren lehenengo edizioa.

By |2016-07-20T08:35:49+02:004 August 2016|

2015eko irailean jarri zen abian programa Irungo eta Hondarribiko 10 ikastetxetan eta 2016ko ekainean bukatu zen Ficoban egin zen jai erraldoi batekin, Irunen.  Gazte eta haurrek gero eta ariketa fisiko gutxiago egiten eta haien elikadura-patroia aldatzen ari da. Gehiegizko pisua eta obesitatea gorantz doa. Eskola osasuna sustatzeko leku interesgarria bihurtu da, derrigorrezko hezkuntza ikasten duten [...]

Osakidetzako profesionalek estratifikazioren tresneri buruzko prestakuntza jaso dute.

By |2016-07-20T08:27:38+02:0026 July 2016|

Europako ASSEHS proiektuaren barruan eta Euskadin hauteman diren hobekuntza arlo bakoitzari erantzuna emateko garatu den prestakuntza da. Osakidetako profesionalek estratifikazio tresnei buruz dakitena hobetu eta arreta sanitarioan hura erabiltzeko gai izatea da helburua. ASSEHS europar proiektua da, zeinaren xedea estratifikaziorako tresnak aktibatzea eta haiek Europa mailako hainbat osasun zerbitzutan inplementatzearen emaitzak ebaluatzea den. ASSEHS proiektuaren esparruan, [...]

Ez ezazu galdu aukera UPV-EHUk antolatu duen “Ikerketa klinikoan jarrera arduratsua eta efizientzia” udako ikastaroan izena emateko.

By |2016-07-20T07:53:10+02:0020 July 2016|

UPV-EHUren udako ikastaroen barruan irailaren 1ean eta 2an Donostiako Miramar Jauregian ospatuko diren udako ikastaroetako bat da. Ikerketan diharduten profesionalei dago bereziki zuzenduta, beraz, bi egun horietan ikerketa prozesuaren eta ikerketaren eraginkortasunaren oinarrizko arauak aztertuko dira. Ikastaroaren lehenengo zatian ikerketan gertatzen diren hainbat jarrera okerri buruz hitz egingo da; ikerketarako bildutako subjektuen (gaixoak edo ez) [...]

Berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiboari eta osasungarriari osotasunean ekiteagatik kalifikazio maximoa eman dio europako batzordeak euskadiri

By |2016-07-19T08:08:01+02:0019 July 2016|

Reference Site guneen 4 izar eman zaizkio, bikaintasun-ereduaren sari gisa. Europako Batzordeak Euskadiri Reference Site guneen kalifikazio maximoa –lau izar– eman dio, berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiboari eta osasungarriari osotasunean ekiten lan eredugarria burutu duelako.  Programaren aurrerapausoa ebaluatzeko eta babesteko Europako Batzordeak burutu duen European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing programa europarraren Reference Site [...]

Kronikgunek interesdun agente bezala parte hartzen du “TITAN” europar proiektuan. Osasun ezagutza agentziak (ACIS, Agencia de Conocimiento en Salud, Galizia) koordinatzen du osasun-berrikuntzak sustatzeko proiektu hau.

By |2016-06-30T08:49:28+02:0030 June 2016|

Xedea esperientzia-truke sare bat sortzea da 7 europar eskualdeekin. Planak europar funtsetatik datozen ia 1,7 milioi eurotako aurrekontua du eta bi fasetan banatuta dago: lehenengoa diseinurako eta bigarrena inplementaziorako. Osasun ezagutza agentziak (ACIS) koordinatuko du TITTAN (Translation, Innovation & Technology Transfer in Ageing Network, Itzulpen, Berrikuntza eta Teknologia transferentzia zahartzen den sarean) proiektua. Honen xedea [...]

Redissec kurtso berrirako izena emateko epea ireki da: Gaixotasun kroniko eta osasun zerbitzuetan ikerketa aditua

By |2016-06-20T14:49:53+02:0020 June 2016|

Gaixotasun Kronikoetan Osasun Zerbitzuen inguruko Ikerketa Sareak (REDISSEC) eta Alcalako Unibertsitateak honako titulua duen kurtsoa antolatu dute: “Gaixotasun kroniko eta osasun zerbitzuetan ikerketa aditua”. Osasun zerbitzuen eta kronikotasunari buruzko ikerketa burutzeko prestakuntza programa bat da. Honekin, ikasleek arlo horretan ikerketa jarduerak burutzeko funtsezko ezagutza, ahalmen eta gaitasunak lortuko dituzte. Kurtsoa urriak 3an hasiko da eta [...]

Kronikgunek Bartzelonako Arreta Integratuko Nazioarteko XVI. Biltzarrean hartu du parte.

By |2016-06-22T16:10:01+02:0015 June 2016|

2016ko maiatzaren 23 eta 25 bitartean, konde-hirian ospatu zen Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko XVI. Biltzarra, non Kronikguneren europar proiektuak nabarmendu ziren.  Kataluniako Generalitataren PIAISS-ak, Bartzelonako Hospital Clínic-ek (HCB), Forum ITESSS-ek eta TicSalut Fundazioak antolatu zuten eremu publikoko zein pribatuko osasun profesionalei zein soziosanitarioei zuzendutako urtean behin ospatzen den aipaturiko topaketa. Haren lema “Aldaketarako mugimendua: pertsonak ardatz, Osasun [...]

Beste bi sari gehiago irabazi ditu Carewell europar proiektuak

By |2017-03-02T09:20:33+01:0015 June 2016|

Q-epeak irabazi zuen Praktika Onenari saria biltzarraren VI. edizioan eta, horrez gain, Signo Fundazioak ere Barea Irakaslearen saria eman zion.  Carewell proiektuak, zeina Kronikgunek koordinatzen duen Europa mailan, Osakidetzaren partaidetzarekin, bi sari gehiago irabazi ditu, hasieratik proiektuak lortu zituenez gain. Tolosaldeako OSIaren Gerentea eta Osakidetzaren proiektuaren ikertzaile nagusia den Marisa Merinok jaso zituen bi sariak. [...]

Kronikgune SmartCare proiektuaren Eskualde Konprometituen Kontseiluaren arduradun.

By |2016-05-19T17:36:08+02:0019 May 2016|

Iragan apirilaren 21ean, Bruselan ospatu zen SmartCare proiektuaren hirugarren urtearen berrikusketa, non I Kontseilu hau osatzen duten Konprometitutako 13 Eskualdeek azken urtean zehar egin dituzten jarduerak aurkeztu zituen Kronikgunek. SmartCare proiektuaren helburua osasun zerbitzuen eta zerbitzu sozio-sanitarioen integrazioa zehaztea eta zuzentzea da, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Horrela, azterketan zehar, eskualde pilotuen laguntza-bideak eta [...]

Europar proiektu berriak gehitu dira Kronikgunek garatutako proiektuen zerrendan.

By |2016-05-16T11:05:03+02:0016 May 2016|

2016 indarrez hasi da Kronikgunen, ACT@Scale, Scirocco eta C3-Cloud proiektuak egun Zentroan, Osakidetzaren laguntzarekin, garatzen diren Europako beste sei proiektuei batu baitzaie. Kronikgunek Horizon 2020, CHAFEA, Interreg, Joint Action, etab. ikerkuntza proiektuen proposamen berriak aurkeztu zituen 2015ean. Guztira 13 proposamen aurkeztu ziren, Osakidetzarekin elkarlanean. Horietako bostetan, baiezkoa lortu du. Emandako proiektuak hurrengo eremuen ingurukoak dira: [...]

Kronikgunek europar proiektu berri bati ekingo dio: ACT@Scale

By |2016-05-16T10:06:45+02:0016 May 2016|

Martxoaren 14 eta 15ean ospatu zen Osakidetza eta Kronikgune partaide dituen proiektuaren aurkezpen-bilera, “Kick-off Meeting” delakoa, Luxenburgon. ACT@Scale, “Advancing Care Coordination (CC) and Telehealth (TH) deployment at Scale” izeneko europar proiektuaren xedea Arreta Integratuan eta Telemonitorizazioan Praktika Onak inplementatu, garatu eta sustatzea da. Bere hedapena sustatu (“Scale up”) eta ikasitakoa zein aurkitutakoa Europako beste eskualdeetara [...]

C3-Cloud Europar proiektuari emango zaio hasiera

By |2016-05-05T12:04:21+02:005 May 2016|

Kronikgune eta Osakidetza dira Euskal Herriaren ordezkarietako bi proiektu honetan. Informazioko eta Komunikazioko teknologien (IKT) garapenean eta erabileran oinarritutakoa gaitz anitz dituzten gaixoei laguntzeko.   Warwick-eko Unibertsitatea, Erresuma Batukoa, izango da C3-Cloud proiektuaren buru, “A Federated Collaborative Care & Cure Cloud Architecture for Addressing the Needs of Multi-morbidity and Managing Poly-pharmacy” izenekoa, zeinak 40 hile iraungo [...]

Kronikgunek europar proiektu berri bati ekingo dio: Scirocco.

By |2016-04-25T12:07:43+02:0025 April 2016|

“Grant Agreement” delakoa sinatu ondoren, apirilaren 12 eta 13an ospatu zen Luxemburgen SCALING INTEGRATED CARE IN CONTEXT, SCIROCCO izeneko europar proiektuaren hasierako bilera (“Kick off”).  Hura garatuko duen Partzuergoaren buruan NHS24 dugu, Eskoziako, Erresuma Batua, Telemedikuntzako Erakundea, eta 32 hilabete iraungo ditu.  Scirocco proiektuaren helburua arreta integratuko praktika onak toki, eskualde edo herrialde mailan inplementatzea [...]

Kronikgunek berriro akreditazioa lortu du Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) integratutako Agente Zientifiko Teknologiko gisa.

By |2016-06-24T13:14:47+02:0018 April 2016|

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordeak Kronikgune Elkartea Osasun Ikerketa eta Garapen Unitate (I+G) kategorian Euskal Sarearen Agente Zientifiko-Teknologiko bezala berriro izendatzen duen ebazpena argitaratu du. ZTBES 1997ko apirilean sortu zen, adimendun teknologikoko azpiegitura garatzeko xedearekin, modu osagarri eta koordinatuan sarean lan egingo zuena, eta merkatuko eta bezeroarekiko gertutasun ikuspuntu batetik. Helburua hau da: sare hau [...]