Biosistemak

About Biosistemak

This author has not yet filled in any details.
So far Biosistemak has created 1400 blog entries.

Bartzelonan ACT@Scale proiektuaren 6. batzar nagusia egin da

By |2018-10-25T09:58:54+02:0025 October 2018|

Bartzelona aukeratu da europar proiektuaren jarraipen bilera berria burutzeko urriaren 2an eta 3an. ACT@Scale proiektua 2016an hasi zen eta bukaerara heltzear dago, 2019ko otsailerako aurreikusita. Partzuergoa, 13 europar kidek osatuta, lanean aritu da hobekuntza-arloak hauteman eta aztertzeko, eta Arreta Integratuaren eta Telemonitorizazioaren jardunbide egokien zabalpena erraztuko duten ekintza zehatzak inplementatzeko, metodologia kolaboratzailearen bitartez. Azken xedea gaixotasun [...]

Euskadiko delegazio bat Eskoziara joan da Eskoziako

By |2018-10-25T09:45:52+02:0025 October 2018|

Bisita hau, Europako Scirocco proiektuan barneratuta, irailaren 4an eta 5ean egin zen Glasgow eta Edinburgh hirietan. 2018ko azaroaren 20an bukatzen den Europako Scirocco proiektuaren (http://www.scirocco-project.eu/) helburua Europako zenbait eskualdetan arreta integratuaren Jardunbide Egokiak arrakastaz eskalatzea posible egingo duen tresna balioetsia eta probatua eskaintzea da (“Scirocco Tool”). Arreta integratutako soluzioak hartzeko, eskualde jakin bateko hobekuntzarako alorrak [...]

Scirocco proiektu europarraren laugarren Batzar Nagusia

By |2018-07-13T13:21:15+02:0013 July 2018|

Ekainaren 27an eta 28an, Edinburgoko hirian, Eskozian, burutu zen proiektu europarraren baitako partzuergoaren bilera berri hau. Scirocco proiektu europarrak ("SCaling IntegRated Care in COntext") 27 hilabete bete ditu jada, aurreikusitako 32 hilabeteetatik, eta Europako eskualdeen artean Arreta Integraturako Jardunbide Egokiak zabaldu eta transferitzea ahalbidetzen duen tresna baten garapena eta balidazioa du helburu, betiere testuingurua kontuan [...]

Kronikgunek EHMA 2018 kongresuan hartu du parte

By |2018-07-11T09:17:33+02:004 July 2018|

Ekainaren 20 eta 22 bitartean Budapesten izan zen EHMA (European Health Management Association) kongresuaren 2018ko edizioa. Aurtengo lelo nagusia “Bihur dezagun egi” izan da (“Making it happen”). Haren bitartez, osasun sistemetan politikak aplikatzeko orduan aldaketak barneratzeari eta desafioak gainditzeari buruzko eztabaida sortu nahi izan da. Eta, horretarako, hauek izan dira konferentzian jorratu diren gai nagusiak: [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintzak proiektuaren espainiar bazkideekin bigarren topaketa ospatu du

By |2018-07-11T08:36:03+02:0025 June 2018|

Egun Europak duen erronka serio eta handienetako bat zahartze demografikoa da. Zaharrek gero eta arrisku handiagoa dute hauskorrago bihurtzeko, eta baita zahartzeari lotutako desgaitasunen bat garatzeko ere, eta horrek eragina du haien bizi-kalitatean. Ildo horretatik sortu da, hain zuzen ere, ADVANTAGE JA (JA ingelesezko Joint Action-en siglengatik) Baterako Ekintza, zeinak EB 2014-2020 Hirugarren Osasun Programak [...]

Kronikgunek CHRODIS-PLUS Baterako Ekintzak Dublinen antolatutako “in situ” bisitan parte hartu du.

By |2018-06-18T12:57:15+02:0018 June 2018|

Ekainaren 6an eta 7an, Italiako eta Lituaniako bazkideek Dublinen ezarritako "Eskola aktiboa" programa sakonki ezagutzeko aukera izan dute. CHRODIS-PLUS Baterako Ekintzak (“Joint Action”), guztira, Europako 20 herrialdetako 42 onuradun ditu eta bere helburua kide diren estatuei gaixotasun kronikoek duten zama murrizten laguntzea eta Europako osasun sistemen jasangarritasuna eta erantzuna bermatzea da. Horrela, lau urtetan zehar, [...]

Norrbotten-eko, Suediako, delegazio batek Euskadi bisitatu du Araba ESIak garatutako “Aurretiazko Borondateak” Jardunbide Egokia ezagutzeko.

By |2018-06-18T11:58:50+02:0015 June 2018|

Lan-bisita, ekainaren 12an eta 13an egin zena, Scirocco Europako proiektuaren barruan kokatzen da. Sciroccon, “SCaling IntegRated Care in COntext”, “Scirocco Tresna” garatzen ari dira. Honi esker, arreta integratuaren adopziorako eskualdeen heldutasunaren ebaluazio multidimentsionala eta Jardunbide Egokien heldutasun-baldintzen analisia egin daitezke. Aurtengo azaroan bukatzen den ikerketa honen helburua arreta integratuan jardunbide egokien eskalatzea eta transferentzia arrakastatsua [...]

Kronikgunek eta Osakidetzak hainbat proiektu europar aurkeztu dute Paziente Kronikoaren Osasun Arretari buruzko X. Biltzar Nazionalean

By |2018-06-04T11:48:59+02:004 June 2018|

Osasun-arloko eta gizarte-zerbitzuetako profesional, osasun-kudeatzaile eta paziente ugari elkartu dira Paziente Kronikoaren Osasun Arretari buruzko X. Biltzar Nazionalean eta Paziente Aktiboari buruzko V. Biltzar Nazionalean. “Kronikotasuna dugu bizikide” goiburudun biltzarra, Zaragozan izan dena, profesionalen eta pazienteen edota horien senideen ikuspegitik, lehen arretako kontsulten eta ospitaleen egunoroko lana ezagutarazteko antolatu da. Era berean, banakako planei buruz [...]

Kronikgunek eta Osakidetzak Scirocco proiektu europarraren hirugarren Batzar Nagusian parte hartu dute.

By |2018-06-04T11:39:22+02:004 June 2018|

Suediako Lulea hiria aukeratu da partzuergoko bazkideak biltzeko. Scirocco (“SCaling IntegRated Care in COntext”) izeneko proiektu europarrak helburu hau du: Europako eskualdeen artean Arreta Integratuaren Jardunbide Egokiak modu eskalatuan egin eta transferitzeko tresna balioztatu eta probatzea. Partzuergoko bederatzi bazkideek “Scirocco Tresna” delakoan ari dira lanean, sortu zenetik. Tresna horren bidez, eskualdeek Jardunbide Egokiak hartzeko duten [...]

Euskadiko ordezkari batzuk Amsterdam eta Almere bisitatu dituzte TITTAN proiektu europarraren esparruan

By |2018-06-04T09:49:23+02:004 June 2018|

Apirilaren 24an eta 25ean Amsterdam eta Almere hiriek, EHUren, Matia Fundazioaren eta Bidasoatik Mundura programaren ordezkarien bisita jaso zuten.   Holandara egindako bisita Interreg Europe-ren TITTAN (Translation, Innovation & Technology Transfer in Ageing Network) proiektuan kokatu da. Proiektu horrek, bigarren urteurrena orain dela gutxi ospatu duenak, zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzeko konponbide berritzaileen bidez osasun-sistemen [...]

Kronikgunek,  Osakidetza eta Bioefek hainbat ikerketa-proiektu aurkeztu dituzte XVIII International Congress on Integrated Care (ICIC) Biltzarrean.

By |2018-06-01T09:07:06+02:001 June 2018|

2018ko maiatzaren 23tik 25era bitartean, Holandako Utrecht hiria aukeratu zen Europako Arreta Integratuari buruzko Nazioarteko Biltzarrik entzutetsuena egiteko, hain zuzen ere, International Congress on Integrated Care (ICIC). Urtero, biltzar horretan, munduko 50etik gora herrialdetako ikertzaileak, osasun-arloko profesionalak eta zuzendaritza-taldeak –arlo publikoan nahiz pribatuan osasun-zerbitzu integratuak eta gizarte-asistentziako zerbitzurik onenak ematen dituztenak– elkartu egiten dira. Izan [...]

C3-Cloud proiektuaren laugarren batzar nagusia

By |2018-06-15T10:27:43+02:0024 May 2018|

Istanbulen, Turkia, egin da C3-Cloud partzuergoa osatzen duten 12 kideen laugarren batzar nagusia. Maiatzaren 7tik 9ra proiektuaren garapena berrikusi zen eta hurrengo hileotan C3-Cloud soluzioa europar batasuneko hiru eskualdeetan, Warwickshire Hegoaldean (Erresuma Batua), Jämtland Härjedalen (Suedia) eta Euskadi hain zuzen ere, inplementazioa prestatzeko egingo diren ekintzak zehaztu ziren. C3-Cloud, Horizon 2020 programak finantzatutako europar proiektuaren [...]

Euskal Osasun Sistemako europar proiektuei buruzko lehengo jardunaldia

By |2018-04-26T15:08:16+02:0026 April 2018|

Vitoria-Gasteizen, Euskal Osasun Sisteman arreta integratuan eta osasun-zerbitzuetan  zentratutako Europako ikerketa-proiektuei buruzko lehen jardunaldia ospatu da; bertan, Jon Darpón Osasun sailburuak eta Arnaud Senn Europako Batzordeko ordezkariak parte hartu dute Guztira Osakidetzako 400 profesionalek lankidetzan dihardute Europako ikerketa-proiektuetan, eta Europako 5,2 milioi baino gehiagoko funtsak bereganatu ditu Euskadik bere garapenerako. Jon Darpón Osasun sailburuak, apirilaren [...]

Alsaziako ordezkaritza batek euskadi bisitatuko du Zahartze aktibo eta Osasuntsuaren lan integralerako euskal eredua ezagutzeko

By |2018-03-20T10:26:53+01:0020 March 2018|

Gaur hasten den lan-bisitaren helburua da bertatik bertara ezagutzea Euskadin garatzen ari diren proiektu eta estrategiak, ondoren beren eskualdean abiarazteko mendeko pertsonentzako etxeko zaintzarako lurralde-antolakuntzarako proiektua. Helburu horrekin, Europa osotik, Euskadi eta Danimarka baino ez dituzte bisitatuko, bi eskualde horiek baitira Europako Batzordeak gomendatutakoak. Euskadiren kasuan, zahartze aktibo eta osasuntsuaren lan integralagatik eta pertsona jardueren [...]

Bilbok ACT@Scale proiektuaren 5. batzar nagusia jasotzen du

By |2018-03-16T12:27:17+01:0016 March 2018|

Bilbo aukeratu da europar proiektuaren jarraipen bilera berria burutzeko martxoaren 13 eta 14ean. ACT@Scale europar proiektuaren helburua arreta integratuaren eta telemonitorizazioaren alorretako praktika onak zabaltzea da. Horretarako, 13 europar kidek osatutako partzuergoa lanean ari da hobekuntza-arloak hauteman eta aztertzeko, eta hautatutako programen zabalpena erraztuko duten ekintza zehatzak inplementatzeko,  metodologia kolaboratzailearen bitartez. Azken xedea gaixotasun kronikoak [...]

Euskadik Europako Batzordearen lau izarreko Europako Erreferentziako Tokien bileran eta EIP on AHA Kideen 6. Konferentzian parte hartuko du.

By |2018-03-06T15:57:48+01:006 March 2018|

Otsailaren 27tik martxoaren 1era, Brusela, Europako eskualdeentzat eta merkatuko liderrentzat Ekintza Taldeen eta Erreferentziako Tokien Lankidetza Sarearen ekintza-planak berrikusteko topagune bilakatuko da. Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren Arloan Berrikuntzarako Europako Elkarteak (European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing edo EIP on AHA ingelesez), Europako Batzordea buru duela, Europako lehiakortasuna areagotu eta gizarte-erronkei aurre egin nahi [...]

ADVANTAGE Baterako Ekintzak Europan hauskortasunaren prebentzioaren egoerari buruzko txostena argitaratu du 

By |2018-03-01T10:39:07+01:001 March 2018|

Txosten honen helburua hauskortasuna osasun publikoaren lehentasunetako bat dela nabarmentzea eta osasun sistemek hauskortasuna prebenitzea eta maneiatzea planifikatzeko informazioa eskaintzea da. Zahartze demografikoa Europar Batasunaren (EB) eta Estatu Kideen (EK) erronka nagusi eta lehentasunetako bat da. Adinduek hauskortasun eta desgaitasuna garatzeko arrisku handiagoa dute eta horrek eragina du gizarte ongizatean eta osasun sistemen jasangarritasunean. Testuinguru [...]

Kronikgunek tailer bat antolatu du CHRODIS-PLUS Baterako Ekintza inplementazio estrategia definitzeko

By |2018-03-01T10:32:34+01:001 March 2018|

Otsailaren 13 eta 14an, Trevison, Italia, ospatu zen tailerra. CHRODIS-PLUS Baterako Ekintzaren xedea (“Joint Action”), zeina 2017ko irailean jarri zen abian, gaixotasun kronikoek dakarten kargari erantzun bat eman eta Europa mailako osasun sistemen jasangarritasuna eta erantzuna bermatzea da. Horretarako, Europako 20 herrialdetako 42 onuradunek elkarrekin egingo dute lan ekimenak barneratzeko eta CHRODIS-PLUS ekintzaren emaitzak erabiltzen [...]

ACT@Scalek Praktika Onen eskalatzean parte hartu duten eskualdeen esperientzien katalogoa argitaratu du

By |2018-02-19T16:37:36+01:0019 February 2018|

Kronikgunek eta Osakidetzak elkarrekin egin dute lan Euskadin metodologia honen erabilerari buruzko proiektu honetara euren esperientzia ekarriz.   Metodologia kolaboratzailea, etengabeko hobekuntzako zikloetan oinarritutakoa (ingelesez PDSA-Plan, Do, Study, Act), osasun sistemek gero eta gehiago erabiltzen duten prozedura da. Metodo horren bitartez, diziplina anitzeko taldeak zuzentzen dira arreta programen eta ereduen hobekuntza-arloak hautemateko, soluzioen inguruko ideiak eta [...]

Kronikgunek TITTAN proiektuaren bosgarren tailerrean hartuko du parte

By |2018-02-14T10:16:48+01:0014 February 2018|

2018ko otsailaren 5 eta 7 bitartean, eskualde parte-hartzaileak Dresdenen (Alemania) bildu dira bosgarren tailerra eta bisitaldi berria egiteko.          TITTAN partzuergoa osatzen duten zazpi bazkideek, Network for Technology, Innovation and Translation in Ageing, bosgarren tailerrean elkartu dira ezagutza berriak eta Praktika Onak elkarrekin partekatzeko. Topaketa hau “zahartze osasuntsurako hiritarren aktibazioa” lantzen duen gaiaren hirugarren atalaren barruan [...]

Osakidetzak Go Health Awards 2018 saria jaso du Carewell proiektuagatik

By |2018-01-23T12:17:31+01:0023 January 2018|

Gaitz anitzeko pazienteentzako arreta integratuko eredua, kronikotasuna ikertzen duen Kronikgune zentroak Europa mailan zuzendu duen Carewell proiektuaren barruan taxutu da. 2018ko urtarrilaren 18an, “Go Health Awards” sariak antolatu dira lehen aldiz, ICON Group-ek, San Pablo CEU Unibertsitateak eta PM Farma-k sustatuta. Ekitaldia Madrilgo Montepríncipeko San Pablo CEU Unibertsitateko instalazioan egin zen, eta horretara osasun-sektoreko pertsona [...]

UPRIGHT partzuergoa Bilbon bildu da proiektuaren abiatze batzarra ospatzeko

By |2018-01-19T14:56:44+01:0018 January 2018|

Kronikgune da proiektuaren koordinatzailea Europa mailan, eta Europako zazpi bazkidek osatzen duten partzuergoaren liderra izango da. 2018Ko urtarrilaren 17 eta 18an, Bilbon izan da UPRIGHT europar proiektu berriaren abiatze-proiektu batzarra (“Kick off meeting”). Europar Batzordearen Horizon 2020 programaren finantzazioarekin, 48 hile iraungo ditu ikerketak. UPRIGHT, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve [...]

TITTAN europar proiektuko herbeheretako eta poloniako kideak Euskadi bisitatzen dute

By |2018-01-19T14:03:39+01:0011 January 2018|

Abenduaren 14an eta 15ean Euskadik Almereko [Herbehereak] eta Silesia Behea [Polonia] eskualdeetako kideen bisita jaso zuen, zeinak Euskadin burutzen diren Praktika Onetako batzuk sakonean ezagutzea zuten helburu. TITTAN (Translation, Innovation & Technology Transfer in Ageing Network) Interreg Europe proiektuari esker antolatu da bisitaldia. Proiektua 2016an hasi zen, eta zahartze aktibo eta osasuntsua sustatzek irtenbide berritzaileak [...]

C3-Cloud proiektuaren lehenengo berrikusketa Europar Batzordearekin

By |2018-01-10T17:05:50+01:0010 January 2018|

Berrikusketa horretan proiektuaren lehenengo 18 hileetan egindako lana ebaluatu zen, zer hobetu aztertu zen eta hurrengo hileotan egingo diren ekintzak zehaztu ziren. Iragan abenduaren 8an, C3-Cloud partzuergoaren bazkideak Bruselara hurbildu ziren Europar Batzordearekin proiektuaren lehenengo berrikusketa egiteko. Egun arte lortu dena aztertzea, lanak burutzeko orduan identifikatutako arriskuak eta alderdi kritikoak partekatzea eta proiektuan zehaztutako lanarekin [...]

UPRIGHT europar proiektua eman diote Kronikguneri

By |2017-12-21T15:38:15+01:0021 December 2017|

Azaroan sinatu da proiektua emateko akordioa, ingelesez “Grant Agreement” deritzona, Europar Batasunarekin. UPRIGHT europar proiektu berria, “Universal Preventive Resilience Intervention Globally implemented in schools to improve and promote mental Health for Teenagers”, 2018ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 48 hile iraungo ditu. Ikerketaren xedea gazteen erresilientzia ahalmena areagotuz buruko osasuna sustatzea eta hezkuntza zentroetan buruko [...]

Scale AHA ikerketaren azken txostena argitaratu da eskualdeen arteko lankidetzaren emaitzekin

By |2017-12-21T14:52:15+01:0021 December 2017|

2017an zehar, hainbat topaketa antolatu dira Europako Erreferentziako Eskualdeen artean zahartze aktibo eta osasuntsurako irtenbide berritzaileak hedatzea sustatzeko.   “Scale AHA” ikerketa Zahartze Aktibo eta Osasuntsuaren Arloan Berrikuntzarako Europar Elkartearen ekimena da (EIP on AHA ingelesez). Praktika berritzaile digitalen eskalatzea, hedapena eta erreplikazio prozesua europar eskualdeetan sustatzeko xedea du. Helburu horrekin, EIP on AHAren bazkideen, erreferentziako [...]

Euskadik Eskozian egin den “Zahartzearen erronka beteaz-Hiritarrak Europako arreta integratuaren muinean jarriz” tailerrean hartu du parte.

By |2017-12-21T13:49:25+01:0021 December 2017|

2017Ko azaroaren 21ean, Glasgowen izan ziren Eskoziako Osasun eta zaintza digitalen Astearen barruan, Eskualdeen Europar Astea tailerra eta Eskualdeen Batzordearen Europari buruzko Hausnarketa ekimena. Arduradun politikoak, osasun arloko profesionalak, gizarte arretako ordezkariak, etxebizitzakoak eta boluntarioak, mundu akademikokoak, azken erabiltzaileak eta lankideak bildu ziren tailerrean. Helburua Europar eskualde eta erakundeek osasun eta gizarte arretako zerbitzu integratuak [...]

Kronikgunek OPIMEC-en IV. Foroan hartu du parte

By |2017-12-21T12:21:54+01:0021 December 2017|

Azaroaren 28an Granadan egin zen hausnarketa eta eztabaidarako saioan, arreta integratua pertsonalizatzeko lortu behar diren erronkak balioetsi ziren.   OPIMEC 2017 IV. Foroaren helburua profesionalei hausnarketarako gune bat ematea, bizipenak partekatzea eta gaixotasunetan baino pertsonengan zentratutako arreta sanitarioa sustatzeko oinarrizko tresnak aztertzea zen. Gaixotasun Kroniko Konplexuen Maneiatzean Praktika Berritzaileen Behatokiak (OPIMEC) eta Gaixotasun Kronikoko Gaixoei Arreta [...]

Osakidetzak nazioarteko sariak jaso ditu eskualdeetako jardunbideko oneko sarien II. Edizioan

By |2017-11-30T18:21:19+01:0030 November 2017|

Araba ESIko Salburua Osasun Zentroko Bereizmen Handiko Erizaintzako Kontsultak eta Osakidetzako CareWell Proiektuak saria jaso dute herritarrei emandako zerbitzuen kalitatea hobetzen dutelako.  Eskualdeetako Jardunbide Oneko Sarien irabazleen izenak atzo arratsaldean aditzera eman zuten Fogar ORUko urteko Batzarrean, bertoko Vitoria-Gasteizko Kongresu Jauregian hain zuen ere. Fogar ORUko Presidenteak, Abdessamad Sekkal, sariak emateko arduraduna izan zen. Eskualde [...]

IV. Jardunaldia Jardunbide Onak EAE-ko Arreta Integratuan

By |2017-11-29T10:14:22+01:0029 November 2017|

Azaroaren 23an Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian ospatu zen hainbat arloko profesionalen artean gero eta garrantzi handiagoa duen jardunaldi honen laugarren edizioa. Praktika Onak  (PO) eraginkorrak diren eta osasun sistemaren barruan edo beste inguruneetan transferi daitezkeen esku-hartze edo esperientziak dira. Euskadik garatutako POen kasuan, Osasun Sailak eta Osakidetzak zehaztutako ildo estrategikoei erantzun behar diete. Aurtengo leloa “Jardunbide [...]