Biodata Eraikiz. Egungo testuingurua, epe ertain eta luzerako erronkak eta beharrak aztertzea, Big Datan eta Bioinformatikan, Euskadiko osasun-ikerketan erabiltzeko.
Proiektuaren deialdia: Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak. 2023ko deialdia
Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila
Espediente zk.: 2023444001
Proiektuaren koordinatzailea: TECNALIA Fundazioa
Biosistemaken IN: Dolores Verdoy
Proiektuaren aurrekontua: 123.843,41 €
Emandako finantzaketa: 42.229 €
Deskribapena: Proiektu honek oinarri du Big Data eta Bioinformatikaren egungo testuingurua eta epe ertain eta luzeko erronkak eta beharrizanak aztertzea, Euskadin osasun-arloko ikerketan erabiltzeko. Proposamena funtsezkoa izan zen berariaz garatzeko RIS3-Osasun Pertsonalizatuaren Osasun Digitala eta Big Data arloetan proposatutako I+G+b laguntza-datuak biltzeari eta biltegiratzeari dagozkien lehenengo bi lan-ildoak.
Helburua: Datuen eta informazioaren gobernantza segurua izango duen administrazio publikorantz egitea, datu pertsonalak babestuta eta balio soziala eta ekonomikoa sortuta. Horretarako, Euskadin, Espainian eta Europan abian diren ekimenak identifikatu nahi dira, Osasun-arloko Big Data eta Bioinformatika aplikazioetan sinergiak sor ditzaketenak. Horrez gain, sinergia potentzialak aztertu eta azpiegituraren irismen teknikoa eta baldintza ez-funtzionalak proposatu nahi dira.
Disenua:Helburuei erantzuteko, ikuspegi kuantitatibo eta kualitatiboa uztartuko duen diseinu mistoa aurreikusi da.
Espero diren emaitzak:
- Egungo testuingurua aztertzea.
- Osasunaren ikerketarako Big Data eta Bioinformatikaren arloko epe ertain eta luzeko erronkak eta beharrak identifikatzea, datuen ikuspegia ardatz hartuta.
- Testuinguru horretan datua gobernatzeari lotutako esparru juridikoa aztertzea. Identifikatu diren erabilera-kasuak gehitu dira, arlo horretako alderdi garrantzitsuei erantzuteko.
- Euskadin, Espainian eta Europan abian diren ekimenak identifikatzea osasun-arloko Big Data eta Bioinformatika aplikazioetan sinergiak sor ditzaketenak. Halaber, datuen bigarren erabilerarako azpiegituraren irismen teknikoa eta baldintza ez-funtzionalak proposatzea.
- Datuekin lotutako alderdiak aztertzea, hala nola haien jatorria, bizi-zikloa, kalitatea eta interoperabilitata. Arreta berezia jarriko zaie osasun-arloko ikerketetan erabiltzen diren datuen pribatutasuna bermatzeko teknikei.
- Euskadiko Osasun Ikerketarako epe ertain eta luzeko erronkei eta beharrei erantzuteko gomendioak proposatzea.
Parte hartzen duten eragileak:
- Tecnaliak, proiektuaren koordinatzaileak, errendimendu handiko arkitekturen, adimen artifizialaren eta datuan oinarritutako osasun-ikerketaren arloko espezializazioa, besteak beste, eskaintzen du.
- Vicomtech-ek adimen artifizialaren eta datuan oinarritutako osasun-ikerketaren arloko espezializazioa, besteak beste, eskaintzen du.
- Biosistemak Institutuak datuan oinarritutako osasun-ikerketaren espezializazioa eta datuaren balorizazioko esperientzia azpimarragarriak, besteak beste, eskaintzen ditu.
- Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Teknozientzia Berriei aplikatutako Gizarte Zientzia eta Juridikoetako Ikerketa Taldeak datuen erabilera arautzen duen esparru juridikoan, besteak beste, espezializazioa eskaintzen du.
- Bioaraba, Biobizkaia eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketarako Institutuak proiektuaren garapenerako funtsezko eragileak dira, datuekin ikertzeko egungo egoera eta beharrizanak identifikatzen baitituzte.
- BIOEFek, Euskadiko osasun-ikerketaren buru korporatiboa izanik eta osasun-datuaren kudeaketan esperientzia izanik, proposamenean deskribatutako lanetan lagunduko du.
Jarduera azpimarragarriak:
- Beharrizanen mapa osatzeko 1. lan-paketeko jarduerak koordinatu ditugu.
- Datuaren gobernuaren analisi juridikoari buruzko 1. lan-paketeko jardueretan lagundu dugu.
- E1.1 entregagaia prestatu dugu – “Euskadin osasun-arloko ikerketarako Big Data eta Bioinformatikako beharrizanen mapa”.
- E1.2 entregagaia berrikusi dugu – “Datuaren Gobernuaren analisi juridikoa, osasun-arloko ikerketan Big Data eta Bioinformatika erabiltzeari dagokionez”.
- E4.1 – “Gomendatutako baliabideak / Irismen funtzionala” eta E4.2 “Gomendatutako baliabideak / Hedapenerako baldintzak eta alderdiak” entregagaietan lagundu dugu.