Biriketako funtzioa, asma eta BGBK helduengan: ECRHSn (European Community Respiratory Health Survey) parte hartzen dutenen jarraipen-azterketa

Proiektuaren deialdia: Osasuneko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak 2022: Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea

Erakunde finantzatzailea: Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza

Espediente zk.: 2022111058

Ikertzaile nagusia: Iratxe Lafuente

Emandako finantzaketa: 5.808,00 €

Deskribapena: Luzetarako azterketa bat da, eta 1990az geroztik paziente-kohorte berari jarraitu zaio nazioarte mailan. Galdakaoko ospitalea da parte hartu duten bost zentro nazionaletako bat. Horrela, hainbat arnas gaixotasun kronikoren bilakaera eta agerpena baloratzen da, ingurumen-, elikadura-, lan- edo genetika-faktoreekin lotuta, eta bizi-kalitate espezifiko edo orokorrean duten eragina egiaztatzen da.

Helburua: Aztertzea nola eragiten dioten osasunak, oro har, bizimoduaren faktoreek, ingurumen-faktoreek eta lan-inguruneko faktoreek biriketako funtzioari eta BGBK, asma eta helduen beste gaixotasun kroniko batzuen arriskuari. Hori egiteko oinarri hartuko dira 20 urte baino gehiago iraun duen nazioarteko luzetarako azterketa bat, tamaina handiko lagin bat eta, gainera, baliozkotuko dira galdetegi klinikoaren eta laginen bidez lortutako hainbat faktore, horiek inflamatorioak, genetikoak edo funtzionalak diren jakiteko.

Disenua:Dagoeneko eginda dagoen kohorte baten jarraipena izango da hurrengo datu-bilketa. Arnas gaixotasunen eta beste gaixotasun kroniko batzuen arrisku-faktoreei buruzko ikerketa baterako egindakoa da aipatu kohortea. Euskadiko kohortea ECRHS nazioarteko azterketa multizentrikoaren parte da.

Espero diren emaitzak: Arnas gaixotasun kronikoen kudeaketa eta prebentzioa hobetzea, paziente kroniko horien arreta optimizatzeko beharrari erantzuteko. Izan ere, paziente kronikoen kontrol txarrak osasun-gastu handia eragiten du, bai eta osasun-arloko emaitza okerragoak eta bizi-kalitatearen pertzepzio okerragoa eragin ere. Gaixotasun kronikoak prebenitzen badira, bizi-kalitatea hobetzen, erikortasuna eta hilkortasuna murrizten eta zahartze osasuntsuagoa lortzen laguntzen du. Azken batean, osasun-emaitzak hobetzea eta arretaren eraginkortasuna optimizatzea da, hala euskal osasun-sistemaren eraginkortasuna hobetzen laguntzeko, haren iraunkortasuna eta kalitatea babestuta.