Cohorte Impact Euskadi: zientzia eta teknologiari lotutako doitasun-medikuntzako azpiegitura.

Proiektuaren deialdia: Osasuneko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak 2022: Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea

Erakunde finantzatzailea: Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza

Espediente zk.: 2022111035

Biosistemaken IN: Eduardo Millán

Emandako finantzaketa: 0 €

Deskribapena:Lehen Mailako Arretarako sarbide-ereduak osasun-zentroetara sartzeko fluxuak antolatzeko arreta-sistema bat eratzea du oinarri, herritarrak irits daitezen beren osasun-beharrei modu eraginkorrean erantzungo dien profesionalarengana. Sistema horrek helburu du arretarik egokiena bermatzea kontsulta mota desberdinen bidez (aurrez aurrekoak, telefonikoak, administratiboak, etab.) eta Lehen Mailako Arreta Taldeko (administratiboak, erizainak eta medikuak) profesionalik egokienen bidez. Hainbat modutara eska daiteke arreta hori, hala nola, web-hitzordu bidez, osasun-karpetaren edo AAk telefono-deietan erabiltzen duen fluxugrama bidez.

Helburua:Lehen Mailako Arretarako sarbide-eredu berriak aztertu nahi ditu proiektuak, bai eta eredu horretatik sor daitezkeen desberdintasunak aztertu ere, horiek guztiak konpontzeko estrategiak diseinatzeko. Honako hauek dira helburuak:

  • 2019-2022 aldian Euskadin COVID-19 pandemian zehar aurrez aurreko arreta murriztu ondoren, Lehen Mailako Arretarako sarbidean gertatu diren aldaketak eta sarbideko desberdintasunak aztertzea.
    • Lehen Mailako Arretako zerbitzuetan (medikuntza, erizaintza, pediatria, erizaintza pediatrikoa eta emagina) kontsulten kopuruan izandako aldaketak deskribatzea, modalitatearen arabera (aurrez aurrekoa, telefonikoa, etxez etxeko bisita), kontsultaren helburua bereizita (COVID-19gatiko kontsultak, gainerako kontsultak).
    • Egindako kontsulten bilakaerak profil soziodemografikoaren eta osasun-profilaren arabera dituen aldaketak deskribatzea, modalitatea (aurrez aurrekoa, telefonikoa, etxez etxeko bisita) eta eskatutako Lehen Mailako Arretako zerbitzu mota (medikuntza, erizaintza, pediatria, erizaintza pediatrikoa eta emagina) bereizita.
    • Lehen Mailako Arretako profesionalek eta herritarrek (erabiltzaileak direnek eta ez direnek) pandemian zehar kontsulta- eta presentzialtasun-murrizketagatik izandako aldaketen eraginari buruz dituzten pertzepzioak eta bizipenak aztertzea, bai sarbideari, bai arretaren kalitateari, bai zerbitzua eskuratzeko dauden desberdintasunei dagokienez.
  • 2019tik 2022ra bitarte Euskadin informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bidez eskaintzen diren osasun-arretarako sarbide-zerbitzuen erabileran herritarrek dituzten desberdintasunak aztertzea.
    • Online arreta-zerbitzuen erabilera deskribatzea (Osasun-karpeta, Osasun Aholkua online, Pazientearen zalantza, Aurretiko web-zita).
    • Aztertzea zein den online arreta-zerbitzuen erabiltzaileen profil soziodemografikoa, sozioekonomikoa eta osasunekoa, eta aldi horretan emandako aldaketa.
    • Zerbitzu horien erabileraren eta erabiltzaileen profilaren bilakaera aztertzea.
    • Lehen Mailako Arretako profesionalek eta herritarrek (erabiltzaileek eta erabiltzaileak ez direnek) zerbitzu horiei, horien erabilerari eta osasun-sistemara sartzeko desberdintasunen eraginari buruz dituzten pertzepzioak eta bizipenak aztertzea.

Disenua:Helburuei erantzuteko, ikuspegi kuantitatibo eta kualitatiboa uztartuko duen diseinu mistoa aurreikusi da.

Espero diren emaitzak: Proiektuaren emaitzen bidez, ebidentziak ezagutarazi eta sortu ahal izango dira: COVID pandemia moduko esperimentu natural baten esperientziak eta horren aurrean hartutako neurriek, erabiliko diren datu-iturrien kalitatearekin eta zorroztasunarekin batera, aukera emango dute aztertzeko nolako eragina izan duten aldaketa horiek herritar-taldeek kontsulta-modalitateetan. Hala, osasun-politiketara gomendio gisa transferitzeko ebidentzia sortuko da, sarbiderako balizko gizarte-desberdintasunak arintzeko neurriak inplementatzeko.